Skip to main content

Albisteak

Botoa delegatzeko eskaera egin du Antoni Cominek

Berria: mundua - duela 2 ordu 43 min
Mahaia bihar da biltzekoa, 10:00etan. Cominen eskaera onartzen badu, JxC Junts Per Catalunyak eta ERC Esquerra Republicanak gehiengo sinplea lortuko lukete presidentegai baten balizko inbestiduraren bigarren bozketan. 66 boto batuko lituzkete, unionistek baino bat gehiago. Bide...
Kategoriak: Aktualitatea

EBren eta Mexikoren arteko merkataritza ituna berritzeko akordioa lortu dute

Berria: ekonomia - duela 3 ordu 8 min
Larunbatean itxi zituzten bi aldeek negoziazio politikoak. Zintzilik zeuden auzi guztiak konponduta, orain adostutako puntu guztietan interpretazioak bat datozen egiaztatu beharko dute, akordioa sinatu eta indarrean jartzeko prozedurari ekin baino lehen. "Kontsumitzaileen eta enpresa handi nahiz txikien mesederako" akordioa izango da, Cecilia Malmstrom Europako Batzordeko Merkataritza ...
Kategoriak: Aktualitatea

FEADRS patronalak uko egin dio sektore arteko ituna inpugnatzeari

Berria: ekonomia - duela 3 ordu 9 min
ELA sindikatuak eta Eurest enpresak joan den ostiralean egindako akordioak emaitzak eman ditu auzitegian. Eurestek FEADRS patronalaren inpugnazio sonatua kentzeko saioa egin behar zuen enpresarioen erakunde horren barruan, eta ELAk bertan behera utziko zuen biharko deitutako greba. Bada, itun horrek fruituak eman ditu epaitegietan, eta Espainiako FEADRS patronalak ez du euskal sindikatu nagusi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Armeniako lehen ministroak dimisioa eman du

Berria: mundua - duela 3 ordu 14 min
Duela hiru urte konstituzioan egindako aldaketa bati esker, 2008 eta aurten artean herrialdeko presidente izandakoa lehen ministro aukeratu zuten pasa den asteartean, parlamentuan. Boterean gogortu nahi izatea leporatzen dio oposizioak. Hori dela eta, azkeneko hamar egunotan manifestazio jendetsuak egiten ari dira. Oposizioak emandako datuen arabera, atzo Erevanen egindakoan 160.000 bat pertsona ...
Kategoriak: Aktualitatea

Dimisioa eman du Armeniako lehen ministroak

Berria: mundua - duela 3 ordu 14 min
Duela hiru urte konstituzioan egindako aldaketa bati esker, 2008 eta aurten artean herrialdeko presidente izandakoa lehen ministro aukeratu zuten pasa den asteartean, parlamentuan. Boterean gogortu nahi izatea leporatzen dio oposizioak. Hori dela eta, azkeneko hamar egunotan manifestazio jendetsuak egiten ari dira. Oposizioak emandako datuen arabera, atzo Erevanen egindakoan 160.000 bat pertsona ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aske utzi dute Pashinian oposizioko burua

Berria: mundua - duela 3 ordu 14 min
Duela hiru urte konstituzioan egindako aldaketa bati esker, 2008 eta aurten artean herrialdeko presidente izandakoa lehen ministro aukeratu zuten pasa den asteartean, parlamentuan. Boterean gogortu nahi izatea leporatzen dio oposizioak. Hori dela eta, azkeneko hamar egunotan manifestazio jendetsuak egiten ari dira. Oposizioak emandako datuen arabera, atzo Erevanen egindakoan 160.000 bat pertsona ...
Kategoriak: Aktualitatea

Lan osasunean inbertitzeak enpresen lehiakortasunean eragiten duela dio Urkulluk

Berria: ekonomia - duela 3 ordu 20 min
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 25 urte beteko ditu aurten, eta ospakizun ekitaldiak egiten hasiak daude dagoeneko. Gaur goizean, horietako bat egin dute, Iñigo Urkullu egungo lehendakariaren eta Osalan sortu zenean lehendakari zen Jose Antonio Ardanzaren presentziarekin. Horiez gain, Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburua eta Ramon Jauregi garai hartako ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Txartel bakarra» abian jartzea eskatu dio EH Bilduk Bizkaiko Mugikortasun Agintaritzari

naiz.info - duela 3 ordu 22 min
EH Bilduk azaldu duenez, Routes Europe kongresuko parte-hartzaileei «metro, tranbia, tren eta autobuserako txartel bat eman zaie mugagabeko bidaiekin» agerian utziz posible dela «txartel bakarra» abian jartzea.
Kategoriak: Aktualitatea

Liburuaren Eguna ospatzen da gaur

Alea.eus - duela 3 ordu 30 min
Kategoriak: Aktualitatea

Ostegunean aterako da sanferminetako bortxaketaren auziko epaia

Berria: gizartea - duela 3 ordu 35 min
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak sare sozialetan zabaldu duenez, heldu den ostegunean jakinaraziko dute 2016ko sanferminetako talde bortxaketari buruzko epaia. Auzitegiko Bigarren Aretoko presidenteak irakurriko du jendaurrean, 13:00etan. Ia bost hilabete iraun du prozesuak. Iazko azaroaren 28an, sententziaren zain gelditu zen 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren harira Nafarroako ...
Kategoriak: Aktualitatea

ETAren desegiteari buruzko xehetasunak emango dituzte arratsaldean Baionan

Berria: politika - duela 3 ordu 37 min
ETAren desegiteari buruzko xehetasunak argituz doaz egunetik egunera. Hura "aurki" egingo dela eta "argia" izango dela aurreratu zuen joan den astean Alberto Spektorowskik, HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak. Gaur arratsaldean, galdera gehiagori erantzungo ...
Kategoriak: Aktualitatea

Nikaraguako Gobernuak bertan behera utzi du gizarte segurantzaren erreforma

Berria: mundua - duela 3 ordu 40 min
"Azken egunotako indarkeriazko gertakariak deitoratzen ditugu, eta barkamena eskatzen diegu biktimen senideei. Dei egiten diogu Nikaraguako herriari indarkeriazko ekintzak bukatu daitezen", adierazi zuen Ortegak atzo irakurri zuen mezuan. Joan den larunbatean Gurutze Gorriak adierazi zuen gutxienez sei lagun hil zituztela protestetan, eta gobernuak militarrak atera zituen hiri nagusietako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gurpil aulkiko saskibaloiko Euroligako finala Bilbon

naiz.info - duela 3 ordu 41 min
Titulua eskuratzeko borrokan arituko dira Galatasaray (Turkia), Oldham Owls (Britania Handia), Interwetten-Coloplast Sitting Bulls (Austria), BG Baskets Hamburg (Alemania), Besiktas (Turkia), London Titans (Britainia Handia), Kardemir (Turkia) eta Bidaideak Bilbao BSR.
Kategoriak: Aktualitatea

Aleak harri artean

Argia: haria - duela 3 ordu 42 min
Osasun arreta euskaldutzeko gaurko eredua oker dago, izugarrizko akats estrategikoa da, eta larrutik ordainduko dugu ez bada garaiz zuzentzen. Harri artean ari gara aleak ereiten.
Kategoriak: Aktualitatea

Biriatuko ordainlekua blokatu dute trenbideetako langileek

naiz.info - duela 3 ordu 57 min
Gobernu frantsesaren erreformaren kontrako ekintza berri bat burutu dute CGT, LAB eta Sud Solidaires sindikatuetako langileek apirilaren 23an. Biriatuko ordainlekua blokatzea erabaki dute.
Kategoriak: Aktualitatea
Kultura

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak

B.Gartzia, 2017-07-11

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak Tabakaleran.

 
Gizartea

Lau pertsona zauritu dira Larrabetzuko gurutze frankista eraisten ari zirela

a.ortega, 2017-07-11

Gaztelumendi tontorrean zegoen gurutze frankista eraitsi du Larrabetzuko Udalak uztailaren 10ean. Harrizko dorrea espero ez zen aldera jausi eta lau zauritu eragin ditu; bi gizon eta 60 urte inguruko bi emakume. Udalak aditzera eman duenez, “beharrezko segurtasun neurriak” bete ditu, eta gertatutakoa aztertuko dute teknikari eta arduradunek.

Erregimen frankistak eraiki zuen gurutzea 1938an, bere hildakoen omenez. Dorrearen egoera nahiko arriskutsua zela adierazi du Larrabetzuko Udalak, urteetan jendeak harriak kendu baititu bertatik. Apirilaren 26an erabaki zuen eraistea, azaldu duenez, bere tokian nazionalen aurka borrokatu zuten gudarien omenezko plaka bat jarriko dute.

 
Herri mugimendua

Udako Kalera Martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra bitartean, preso, deportatu eta iheslarien alde

a.ortega, 2017-07-11

‘Kalera Kalera’ dinamikak antolatu du martxa, bi helbururekin; “Euskal errepresaliatu guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea eta jai giroaz gozatzea”. Gernikan (Bizkaia) emango diote hasiera, uztailaren 20an, eta Lakuntzan (Nafarroa) amaituko da, uztailaren 27an.

Antolatzaileen iritziz, presoen kaleratzeak “lehentasuna” du, eta azaldu dutenez, prest daude kaleratze horrek nolakoa izan behar duen adosteko. Hala ere, mobilizazioa ere “beharrezkoa” dela esan dute. Horren baitan kokatu dute Udako Kalera Martxa.

 
Futbola

Martxan da Reala

a.ortega, 2017-07-07

Talde txuri-urdinara Europan arituko da denboraldi honetan eta iazko joko eta emaitza onei eutsi nahi die Eusebioren taldeak. Hiru lehiaketetan itxura ona eman nahi dute gipuzkoarrek, etxeko jokalariak ardatz hartuta. Nobedade nagusiak, Diego Llorenteren fitxakete eta Yuriren irteera. 

 

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek

a.ortega, 2017-07-06

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek 

 

Autodeterminazio erreferendumerako legea aurkeztu dute Kataluniako Parlamentuan.

a.ortega, 2017-07-05

Urriaren 1eko galdeketa nazioarteko legedian oinarritu dute, eta Espainiak autodeterminazio eskubidea biltzen duten hitzarmenak sinatu izana du helduleku juridikotzat.

Gabriela Serra Cup alderdiko diputatuak adierazi du emaitza ezezkoa bada hauteskundeak deituko dituztela, baiezkoa gailentzen bada, berriz, Kataluniako Errepublika eratzeko prozesua abian jarriko dutela. 

Marta Rovira Junts Pel Si alderdiko bozeramailearen arabera, juridikoki autodeterminaziorako eskubidea dugula adierazten du legeak. Xavier García PPko kideak, bestalde, esan du legearena "probokazio hutsa" dela, eta autonomia kentzea besterik ez dutela nahi.

Neus Munté Generalitateko bozeramailearen ustez, "arazo" bat duena Espainiako gobernua da, "ez delako ausartzen demokrazia arazo bati aurre egiten".