Skip to main content
bannerra

Albisteak

Abian da 50 lagunen kontrako epaiketa, herri harresi bat irudikatzeagatik auzi batean

naiz.info - ar., 2018-01-09 11:07
2015eko auzi batean publiko gisa herri harresi bat irudikatzeagatik, berrogeita hamar lagun epaituko dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean. "Terrorismoa goratzea leporatuta", bost hilabeteko presondegi zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat.
Kategoriak: Aktualitatea

Alokairuen prezioek gora egin dute Donostian beste urte batez, aurten %3,4

Argia: haria - ar., 2018-01-09 10:26
Etxebizitzen prezioen gorakadak ez du etenik Donostian: hirugarren urtez jarraian igo egin da alokairua Gipuzkoako hiriburuan. Egun, 14,1 euroan dago metro koadroa, iaz baino %3,5 altuagoa. Adibidez, 80 metro koadroko etxe batengatik 1.128 euro ordaindu behar dira hilean. 1.269 euro 90 metro koadroko etxebizitza batez ari bagara. Bilborekin edo Gasteizekin alderatuz gero, prezioen igoera nabarmena...
Kategoriak: Aktualitatea

Herri harresia «protesta sinboliko gisa» egin zutela defendatu dute auziperatuek

naiz.info - ar., 2018-01-09 10:22
Alcala de Henareseko auzitegian lagun epaitzen ari dira. 2015ean, epaiketa batean, herri harresi bat irudikatzeagatik eta «desordena» leporatuta, diligentziak ireki zituen Angela Murillo epaileak. Orduan auzipetuak zirenek herri harresia «protesta sinboliko» gisa egin zutela adierazi dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Martxan da Gipuzkoan kamioiek ordaindu beharko duten bidesaria

naiz.info - ar., 2018-01-09 10:19
Urtarrilaren 9tik aitzina, N-1 errepidetik pasatzen diren kamioiek bidesari bat ordaindu beharko dute. Irun, Etzegarate eta Andoainetik pasatzen diren bakoitzeko, telematikoki ordainsaria pagatu beharko dute. Neurri berriaren bidez, Gipuzkoako Aldundiak N-1eko konponketa lanak ordainarazi nahi die atzerriko kamioei.
Kategoriak: Aktualitatea

Intxortan gudariak omendu dituzte

naiz.info - ar., 2018-01-09 10:15
Eguraldi txarrari aurre eginez Elorrio, Elgeta, Bergara eta Arrasateko hainbat herritar Intxortako gainean batu ziren igandean, gudariei omenaldia egiteko asmoz.
Kategoriak: Aktualitatea

Lekeitioko presoei Ernaik idatzitako elkartasun gutuna

naiz.info - ar., 2018-01-09 10:03
Lekeitioko Ernaiko gazteek elkartasun gutun bat bidali diete Julen Atxurra Pototo eta Liher Aretxabaleta herriko presoei. Gutun hori gainera, bideoan irudikatu dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Legealdi honetan ez da zezenketarik egongo

Alea.eus - ar., 2018-01-09 09:56
Bigantxak egiteko aukera zabalik utzi du udal gobernuak; baldintza agiria egingo duela iragarri du Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.
Kategoriak: Aktualitatea

Arabako basozainek bi langile gutxiago izango dituztela salatu dute

Alea.eus - ar., 2018-01-09 09:50
Orain urte batzuk, ehiza eta arrantza atalean, hamabi langile ziren, egun, ordea, seira murriztu da kopurua. 
Kategoriak: Aktualitatea

Zazpi arabar epaituko dituzte Madrilen, herri harresia irudikatzeagatik

Alea.eus - ar., 2018-01-09 09:39
Bost hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat, 2015eko epaiketa batean, publiko gisa, herri harresia irudikatzeagatik eta gazte auziperatuei babesa emateagatik. Gaur hasiko da epaiketa.
Kategoriak: Aktualitatea
Sindikatuak

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari

A.Azkue, 2013-05-07

Confebask presionatzeko eskatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari honek lan hitzarmenak negoziatu ditzan. Gogoratu lan erreformak zehazten duenez hitzarmenen ultraaktibitatearen amaiera datorren uztailaren 7rako zehazten dela. Horregatik hain zuzen ere, Etxaidek Eusko Jaurlaritzari  Confebask presionatzeko eskatu dio.

 
Kultura

Zinegoak

i.zabala, 2012-01-27

Zinegoak. Zinema Gay-Lesbo-Transexual jaialdia