Skip to main content
bannerra

Albisteak

Hyeon Chung korearrak Novak Djokovic kanporatu du Australiako Irekian

Berria: kirola - duela 10 ordu 28 min
TENISA. Novak Djokovicek burua altxatu ezinik jarraitzen du. Atzo galdu egin zuen Australiako Irekiko final-zortzirenetan, Hyeon Chung korearraren aurka: 7-6, 7-5 eta 7-6. Final-laurdenak zehaztuta daude jada: gizonezkoetan, Nadal-Cilic, Dimitrov-Edmund, Sandgren-Chung eta Federer-Berdych; eta emakumezkoetan, Halep-Pliskova, Kerber-Keys, Mertens-Svitolina eta Suarez-Wozniacki.
Kategoriak: , Aktualitatea

Matthieu van der Poelek lehenbiziko aldiz irabazi du Munduko Kopa

Berria: kirola - duela 10 ordu 28 min
ZIKLO-KROSA. Mathieu van der Poel estreinakoz nagusitu da Munduko Kopako sailkapen nagusian, gizonezkoetan. Herbeheretarrak irabazi egin zuen herenegun Nommayn (Frantzia), eta horri esker ziurtatu zuen titulua. Sasoi honetan zortzi probetatik sei eskuratu ditu. Emakumezkoetan, azken proban erabakiko da irabazlea.
Kategoriak: , Aktualitatea

Piedrarredonda inguratuz

Berria: kirola - duela 10 ordu 28 min
Piedrarredonda harrizko gotorleku baten moduan gailentzen da Carabriñasko ordoki zabalean. Mahastiek inguratua da harritzarra, eta Toloño mendilerroari begira dago. Erpin geodesiko xume bat ikusiko dugu tontortxoan, baita labar dolare bat gainaldeko harri zapalean ere. Ingurua bisitatu duten aditu guztiak, ordea, ez omen dira iritzi berekoak, bestelako interpretazioa eman baitiote harri handiak ...
Kategoriak: , Aktualitatea

«Etxean» geldituko da

Berria: kirola - duela 10 ordu 28 min
Ez da joango. Kepa Arrizabalaga, azkenean, Athleticen geldituko da, «etxean». Azken asteetako zarata eta zurrumurru soka luzearen ondoren, atezainak zazpi urterako berritu du akordioa Bilboko taldearekin. Bi aldeek atzo sinatu zuten kontratu berria, 2025era artekoa, 80 milioi euroko etete klausularekin. Atezainak gaur emango ditu azalpenak, eta zaleak gustura entzungo ditu. Hori bai, lasai, ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Transexual baten heriotza landuko du Minerrek, Tene Mujika bekarekin

Berria: kultura - duela 10 ordu 28 min
Hamar urte bete dira Amaia-Aimar Elosegi Hernaniko gazte transexualak bere buruaz beste egin zuenetik. Gertaera hura gertutik bizitzea egokitu zitzaion Kattalin Minerri (Hernani, 1988), eta gaur egun badu irudipen bat: «gertaera hura ez ote den minaren plano intimora pasatu, ez ote zaion karga politiko eta soziala kendu». Bere garaian dezenteko oihartzuna izan arren, azaldu du belaunaldi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sorburura itzuli da bide berri bat abiatzeko

Berria: kultura - duela 10 ordu 28 min
Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa 1975) Madrilgo (Espainia) Victor Ullate ballet konpainiaren zuzendari artistikoa izango da datorren irailetik aurrera. Nazioartera jauzia egin aurretik, konpainia horretan egin zituen lehen urratsak.Marseillako, San Frantziskoko eta Municheko balletetako dantzari nagusia izan da, eta hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, munduko dantzari onenaren Nijinsky Saria, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Emakume konpositoreen obrak erakusteari jarriko dio arreta Eresbilek aurten

Berria: kultura - duela 10 ordu 28 min
Musikasteren programazioan andrazko musikagileen lanik ez sartzeagatik, Maria Luisa Ozaitak kargu hartu zion Jon Bagues Eresbileko zuzendariari behin baino gehiagotan, hark kontatu duenez. Konpositorea ez ezik, Emakumeak Musikan elkartearen sortzaileetariko bat eta ohorezko lehendakaria izan zen Ozaita (Barakaldo, Bizkaia, 1939). Iaz hil zen, baina haren lanak utzi du arrastorik. Maiatzean egingo ...
Kategoriak: Aktualitatea

Enigmak askatzen

Berria: kultura - duela 10 ordu 28 min
'Ergela' Konpainiak: Txalo. Egilea: Jordi Casanovas. Euskaratzea: Martin Agirre. Zuzendaritza: Begoña Bilbao. Eszenografia: Asier Sancho Senosiain. Antzezleak: Joseba Apaolaza, Sara Cozar. Lekua: Bilboko BBK aretoa. Eguna: Urtarrilak 21. Enigmak askatzen ibiliko da gure protagonista (Jose Apaolaza), psikologo gupidagabe batek (Sara Cozar) etengabe paratzen dizkion galderei erantzun nahian. Diru ...
Kategoriak: Aktualitatea

Mundu berri baten isla

Berria: kultura - duela 10 ordu 28 min
'Arcimboldo. Florak eta udaberria'Artista: Giuseppe Arcimboldo. Non: Bilboko Arte Ederren Museoan. Noiz arte: Otsailaren 5era arte.Momentu honetan, Tamayoren erakusketarekin batera, Biboko Arte Ederren Museoak historiako beste artista handi baten lanaren perspektiba berezi bat erakusten digu, Giuseppe Arcimboldo artista italiarrarena. Guztiz erakusketa ezberdina planteatzen da, ezinbestean, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aberats berri bat bi eguneko

Berria: ekonomia - duela 10 ordu 28 min
World Economic Forum nazioarteko topaketaren astea da Davosen (Suitza). Urtero bezala, munduko botere ekonomikoa eta politikoa elkartuko dira Alpeetako herrian. Donald Trump, Angela Merkel, Emmanuel Macron, Theresa May eta Espainiako errege Felipe VI.a hizlari ariko dira datozen egunotan. Davosek nazioarteko agenda ekonomikoa baldintzatuko du, eta kritikoak direnentzat ere jopuntu bihurtu dira ...
Kategoriak: Aktualitatea

Uvesco taldea Madrilen zabaltzeko prestatzen dabil, BM markarekin

Berria: ekonomia - duela 10 ordu 28 min
Azken bost urteotako hazkunderik handiena lortu du Uvesco banaketa enpresa gipuzkoarrak. Fakturazioa %8 igota, 700 milioi eurotik gorako salmentak egin ditu BM eta Super Amara supermerkatuetan. Uvesco ondo doala esango luke batek baino gehiagok banaketa enpresaren egoera azkar azaltzeko. Orain urte batzuk produktu freskoen kalitatean oinarritutako eredua martxan jarri zuen, eta emaitza onak begien...
Kategoriak: Aktualitatea

Inoiz baino bisitari gehiago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan

Berria: ekonomia - duela 10 ordu 28 min
Inoiz baino turista gehiago izan ziren iaz Hego Euskal Herrian, lau milioitik gora. Urte osoko datuak atera ditu jada Eustatek, eta, horien arabera, 2.940.493 lagunek ostatua hartu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan, 2016an baino %3,6 gehiago. Hiru milioi bisitariren langatik oso hurbil geratu dira hiru lurralde horiek, eta milioi bateko langa gaindituko du ia ziur Nafarroak, azarora...
Kategoriak: Aktualitatea

Edesak dio langileen aldetik ez duela inolako proiektu proposamenik jaso

Berria: ekonomia - duela 10 ordu 28 min
ARRASATE. Edesa Industrialek ohar bidez azaldu du, batetik, hitzarmenerako proposamen batean ari dela lanean, eta, bestetik, ez duela proiektu industrial berri baterako proposamenik jaso, ez langileen aldetik, ezta erakundeen, «kooperatiben» —Mondragon taldeari erreparatuz— eta bestelako inbertitzaileen aldetik ere. 150 langile kaleratzeko erregulazio dosierraren kontsulta epea egun ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kutxarik gabeko supermerkatua ireki du Amazonek, kamera eta algoritmoduna

Berria: ekonomia - duela 10 ordu 28 min
NEW YORK. Seattlen (AEB) zabaldu du supermerkatu berritzailea Amazonek. Prestatutako janari freskoa saltzen du, eta berrikuntza da ez daukala ordaintzeko kutxarik. Bezeroak kontu bat izan behar du Amazonen, eta aplikazioa eduki sakelakoan. Dendara sartzerakoan telefonoa eskaneatzen da, eta kamerek, sentsoreek eta algoritmoek kontrolatzen dute zer erosi duen bakoitzak. Nahikoa da produktua hartzea ...
Kategoriak: Aktualitatea

Uralita SAk 302.000 euro pagatu beharko dizkio amiantoz eritutako langile ohi bati

Berria: ekonomia - duela 10 ordu 28 min
DONOSTIA. Donostiako 3. Epaitegiak Uralita SA konpainia zigortu du, F. M. G. langile ohiari 301.672 euro gehi interesak ordaindu diezazkion lan gaixotasunagatik. Biriketako asbestosiak jota dago, amiantoak eragindako gaixotasuna. Uralita SAn lan egin zuen 1961etik 1985era arte: lehenik Donostian, eta gero Lasarten. Bestalde, iragan abuztuan biriketako minbiziak jota hildako J. A. I. R.ren familiak...
Kategoriak: Aktualitatea

Bombardierrek Frantziako 32 trenentzako propultsioa egingo du Trapagaranen

Berria: ekonomia - duela 10 ordu 28 min
BILBO. Kanadako Bombardier konpainiak Frantziako aldirietako 32 trenentzako propultsio ekipoak egingo ditu Trapagarango (Bizkaia) lantegian. Bi solairuko eta 256 bagoiko OMNEO Premium trenak dira, Centre-Val de Loiren ibiliko direnak. Eskaria 2010ean SNCF Frantziako trenbide konpainia publikoarekin 860 tren egiteko sinatutako akordioaren parte da. Trenen giharra eta bihotza da propultsioa.
Kategoriak: Aktualitatea

326

Berria: ekonomia - duela 10 ordu 28 min
SIEMENS GAMESAK INDIAN HORNITUKO DITUEN MW-AKSiemens Gamesak hainbat kontratu sinatu ditu Indian, eta, guztira, 326 megawatt (MW) hornituko dizkie herrialdeko hainbat operadore independenteri eta bezero industrialei. Horientzat G114-2.0 MW izeneko 135 haize errota eta G97-2.0 MW izeneko 28 turbina jarriko ditu martxan.
Kategoriak: Aktualitatea

Uztailaren 31ra arte luzatuko dute greba Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek

a.ortega, 2017-07-04

200 greba egun baino gehiago daramatzate Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek. Berriki, greba uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

 
Emakumea

Alarde parekidea Irun

a.ortega, 2017-07-03

Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".

Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak. 

 

 

 
Jaiak

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak

a.ortega, 2017-06-27

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak.  Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari

 
Musika

Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak

a.ortega, 2017-06-26

Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa. 

 
Jaiak

Amaral, Antonio Orozco, El Consorcio BOSarekin batera eta Zea Mays izango dira Bilboko Aste Nagusian

n.falagan, 2017-06-21

Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.  

 
Hezkuntza

Bastidan ospatu berri da Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko jaia

n.falagan, 2017-06-20

Bastidan ospatu da 2017ko Araba euskaraz, non azkenengo urteotan euskararen erabilera nabari igo den. Familiak, gazteak, euskaldun berriak nahiz zaharrak egon dira. Giro anitza eta aberatsa nagusiu da.