Skip to main content
bannerra

Albisteak

Hiru fasetan abiatuko dute Eibarko ospitalea

Berria: gizartea - duela 7 ordu 6 min
«Urrats bat aurrera egin du gure herriak osasun zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitate onekoaren aldeko apustuan». Hitz horiekin inauguratu zuen atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak kronikoentzako Eibarko ospitalea (Gipuzkoa). Hiru fasetan jarriko dute martxan. Datorren astelehenean abiatuko dira orain arte herriko beste gune batzuetan eman dituzten zerbitzuak: oinarrizko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Iruñeko gizon bat espetxeratu dute bikotekidea hiltzen saiatzea egotzita

Berria: gizartea - duela 7 ordu 6 min
IRUÑEA. Joan den asteartean Iruñeko etxe bati su ematea eta emakume bat hiltzen saiatzea leporatuta, andrearen bikotekidea espetxeratzea ebatzi zuen atzo epaileak: emaztea hiltzen saiatzea egotzi zion. Erabakia argudiatzean, emakumea babestu beharra nabarmendu du epaileak: batetik, zauri larriak dituelako sutearen ondorioz, eta, bestetik, gizonak aurrekariak dituelako genero indarkeriagatik; ...
Kategoriak: Aktualitatea

Migratzaileak mugetan atzemateko poliziak jarriko dituzte Bilboko portuan

Berria: gizartea - duela 7 ordu 6 min
BILBO. Bilboko portuko «presio migratorioari» erantzuteko, Espainiako Poliziak mugetan etorkinak atzemateko duen brigadako unitate bat igorriko du bertara. Santanderren (Kantabria, Espainia) eman zuten atzo neurriaren berri, hango portuarekin elkarlanean arituko baitira. Migratzaileak Bilboko portuan sar ez zitezen, harresi bat eraiki zuten iaz, baina aurreratzean poliziak ere arituko dira ...
Kategoriak: Aktualitatea

Otsoa espezie mehatxatuen katalogoan sartzeko prozedura hasi du Jaurlaritzak

Berria: gizartea - duela 7 ordu 6 min
BILBO. Otso kopurua kudeatzeko plan bat landu beharko du Eusko Jaurlaritzak; hori izango da otsoa mehatxatutako espezieen EAEko katalogoan sartzearen ondorio nagusia. Hala, Euskadiko Otsoa Taldeak 2015ean eginiko eskaerari erantzun dio Ingurumen Sailak. Otsoen populazioa nabarmen urritu da 1960ko hamarkadatik, eta azken erroldan datu kezkagarri bat agertu zen: 2016aren hasieran Karrantzan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Sexu harremanen bidez kutsatzen diren infekzioez ohartarazi dute Nafarroan

Berria: gizartea - duela 7 ordu 6 min
IRUÑEA. Sexu harremanen bidez kutsatzen diren eritasunak gora egiten ari direla eta, kezka adierazi du berriro Nafarroako Gobernuak, eta kanpaina bat jarri du martxan 2018 eta 2019rako. Batetik, infekzioei buruzko informazioa eta sentsibilizazioa zabalduko dute, eta sexu heziketa sustatuko dute; bestetik, gaitz horien bilakaera epidemiologikoaren jarraipena egingo dute, neurri zehatzak hartu ahal...
Kategoriak: Aktualitatea

EH Bilduk salatu du ehundik gora direla torturari lotutako polizia sarituak

Berria: politika - duela 7 ordu 6 min
«Giza eskubideen urraketa larriekin lotutako gutxienez ehun polizia inguruk jaso zituzten dominei eusten diete» gaur-gaurkoz. EH Bilduk txosten bat argitaratu du, tortura kasuetan nahastuta egon ondoren Espainiako Gobernuak saritutako poliziak zerrendatzeko. Hori da koalizioaren ondorio nagusia: ehundik gora direla inoiz dominaren bat jaso eta oraindik hari eusten diotenak.Azken asteetan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Zigor metaketaz azken hitza

Berria: politika - duela 7 ordu 6 min
Euskal presoentzat berebiziko garrantzia duen erabakia hartuko du gaur Europak: zigorrak metatzeko auziaz ebatziko du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, eta presoen helegiteen aldekoa izatea espero da. Hala zabaldu zuten joan den astean hainbat iturrik, eta baikorrak dira euskal presoen abokatuak ere. «Zentzua izango luke aldeko ebazpena izatea, Espainiaren erabakiak ez duelako oinarri ...
Kategoriak: Aktualitatea

Urkulluk eta Iglesiasek zentsura mozioaren gehiengoa zaindu nahi dute

Berria: politika - duela 7 ordu 6 min
Duela lau hilabete eta erdi Mariano Rajoy (PP) Moncloatik kentzeko PSOEren zentsura mozioaren alde agertu zen gehiengoa zaintzeari buruz hitz egin dute Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak, Gasteizen. Ados daude horretan, Iglesiasek jakinarazi duenez. Bien arteko aurreneko bilera izan da, eta ordu eta erdiz hitz egin dute, Lehendakaritzan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Otegik galdetu du zer arazo dagoen EH Bilduren aurrekontu proposamena ez onartzeko

Berria: politika - duela 7 ordu 6 min
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak galdetu du zer arazo dagoen EAEko aurrekontuei buruz bere taldeak egin duen «proposamen eraikitzaile eta egingarria ez onartzeko». «Gurea ez da itxurakeriatan geratzen den jarrera bat. Gure jarrera oso sendoa da», esan du Donostian, Nerea Kortajarena legebiltzarkidearekin batera emandako prentsaurrekoan, eta gaineratu du «politikoki proposamen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ertzaintzak «neurriz» aritu behar du, Elena Morenok dioenez

Berria: politika - duela 7 ordu 6 min
Istiluen kontra aritzen direnean, ertzainek «neurriz» jokatu behar dute, «proportzioa» zaindu behar dute, eta ezin dute «modu indiskriminatuan» jardun. Cabacas auziko epaiketaren laugarren saioan Elena Moreno Zaldibar Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak deklaratu du lekuko gisa —garai hartan, Arkautiko akademiako zuzendaria zen—, eta azaldu du zeintzuk ziren kale ...
Kategoriak: Aktualitatea

Akusazioak ukatu dituzte Bajok eta Gaztelu-Urrutiak

Berria: politika - duela 7 ordu 6 min
GASTEIZ. De Miguel auziaren atzoko saioan, legez kanpoko komisioak kobratzeko sare bat gidatzeaz akusatutako Aitor Telleria eta Koldo Otxandiano EAJko kide oihen emazteek deklaratu zuten. Araceli Bajok eta Iratxe Gaztelu-Urrutiak, hain zuzen ere. Haien senarrek egin bezala, leporatzen zaizkien delituak ukatu zituzten biek.Bajok eta Gaztelu-Urrutiak ziurtatu zutenez, ez zuten parte hartu Kataia ...
Kategoriak: Aktualitatea

Askatasun Haizea egitasmoa jarri du abian Etxerat-ek

Berria: politika - duela 7 ordu 6 min
GASTEIZ. Kultur eremuko hainbat lagunek eta euskal presoen senitartekoek aurkeztu zuten, atzo, Etxerat-ek abian jarri duen Askatasun Haizea egitasmoa. Espainiako Estatuaren «salbuespenezko politika» salatu nahi dute, antzezlanen bitartez. «Elkartasun emanaldiak» antolatu dituzte: Agurainen bihar, Gasteizen etzi, eta Amurrion etzidamu.
Kategoriak: Aktualitatea
Musika

Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak

a.ortega, 2017-06-26

Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa. 

 
Jaiak

Amaral, Antonio Orozco, El Consorcio BOSarekin batera eta Zea Mays izango dira Bilboko Aste Nagusian

n.falagan, 2017-06-21

Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.  

 
Hezkuntza

Bastidan ospatu berri da Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko jaia

n.falagan, 2017-06-20

Bastidan ospatu da 2017ko Araba euskaraz, non azkenengo urteotan euskararen erabilera nabari igo den. Familiak, gazteak, euskaldun berriak nahiz zaharrak egon dira. Giro anitza eta aberatsa nagusiu da.

 

Lointek Gernika lehen aldiz Eurocup-ean arituko da

j.zabala, 2017-06-20

Lointek Gernika saskibaloi taldeko neskak Eurocupean arituko dira irailetik aurrera. Gaur etapa berri horren datuak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan. Bertan izan dira Gerardo Candina Gernika KESBeko presidentea eta Mario López entrenatzailea, María Uribe Gernikako alkateordea eta Javier Loroño Lointek enpresako babeslea. 

 
Gobernua

Bilboko legegintzaldiaren erdirako gobernuaren balorazioa, EH Bilduren eskutik

a.garay, 2017-06-20

Bi urte pasa dira legegintzaldia hasi zenetik eta Bilboko EH Bilduko bozeramailarearen, Aitziber Ibaibarriagaren ustez, “gobernua krisialdian” dago. Kezkatuta agertzen dira, izan ere egoera ezegonkorraren atzean hiritarrak daude.

 
Gizartea

ELAk "indarberritzeko" kongresua hasi du

j.zabala, 2017-06-15

Gaur eman diote hasiera ELAko 14. Kongresuari. Gaur eta bihar bitartean 736 ordezkari sindikal bilduko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, auzken kongresutik hona egindako lanaren inguruan hausnartu eta hurrengo lau urteetarako Batzorde Eragilea aukeratzeko.