Skip to main content

Albisteak

Opariak baliatu ditu

Berria: kirola - ig., 2018-08-19 00:00
Golak. 1-0: Gerard Morenok (16. min). 1-1: Willian Josek (40. min). 1-2: Juanmik (71. min). Epailea. Melero Lopez. Txartel horiak: Vila-realeko Morlanesi eta Caseresi; eta Realeko Theori, Juanmiri eta Zalduari. Bestelakoak. 16.250 ikusle Zeramikaren estadioan.Erarik onenean abiatu du Realak denboraldia. Sasoi-aurreko sentipenek baikortasun mezu handirik zabaldu ez arren, Asier Garitano ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Eibarrek Ipuruan ekingo dio gaur ligari, Huesca igo berriaren aurka

Berria: kirola - ig., 2018-08-19 00:00
Prest da Eibar Lehen Mailan egingo duen bosgarren denboraldiari ekiteko, eta etxean hasiko du ibilbidea gaur, Huesca igo berriaren aurka (18:15). Etxekoen artean, badira berrikuntzak aurreko sasoiko taldearekin alderatuta, eta gaurko, berrien artean, jokalari hauek aukeratu ditu Jose Luis Mendilibarrek deialdirako: Pedro Bigas erdiko atzelaria, eta Sergio Alvarez eta Pablo Hervias erdilariak. ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Azalberritu egin da Osasuna, iragan sasoiko nahigabea ilusio bihurtzeko

Berria: kirola - ig., 2018-08-19 00:00
Kolpe mingarria izan zen Osasunarentzat joan zen denboraldian Lehen Mailara igotzeko lehiatik kanpo gelditzea. Faborito gisa ekin zion sasoiari, jaitsi berritan zuen gihar ekonomikoari esker talde ahaltsua osatuta, baina porrot egin zuen: ez zen sailkatu igotzeko kanporaketetarako. Horrek iraultza eragin du taldean. Hasteko, aldaketa izan da aulkian: Jagoba Arrasatek hartu du Diego Martinezen ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Metro batzuekin, oihal erdia

Berria: kirola - ig., 2018-08-19 00:00
Ona dena ona da, eta kalitate hori edonoiz erakusten du. Baita logikak kontrakoa dioen egoeretan ere. Zarautz. Bertako Estropadaren lehen jardunaldia. Itsasoa popare giroan, metro pasatxoko olatuekin. Eremu jator olatuetarako. Lehen bi txandetan, aurreneko kalekoek hobeto amaitu dituzte barrurako luzeak, eta laugarren kalean joan direnek etekina atera diete luze horietako lehen metroei. Horra ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Astillerok eta Donostiarrak uzta biltzen jarraitzen dute

Berria: kirola - ig., 2018-08-19 00:00
Hiru estropada izan ziren atzo jokoan, eta bi talde izan zituzten garaile: KAE 1ekoa Astillerok irabazi zuen, Zarautzen; ETE ligakoa, Donostiarrak, Donostian; eta KAE 2koan Donostiarraren B taldea izan zen nagusi, Laredon (Espainia). Hirurak dira beren ligan bandera gehien irabazitakoak.Estropada guztiak izaten dira erabakigarriak, eta ezin da esan bat bestea baino garrantzitsuagoa denik, baina, ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gaur jokatuko dute Zarauzko torneoko finala

Berria: kirola - ig., 2018-08-19 00:00
PILOTA. Artola-Albisu eta Irribarria-Rezusta ariko dira gaur elkarren aurka Aritzbatalde pilotalekuan, Zarauzko torneoko finalean (17:00, ETB1). Asegarceko bikoteak 22-16 irabazi zion Altuna III.a-Zabaletak osatutakoari finalerdietan, eta Aspekoak 22-13 Olaizola II.a-Imazek osaturikoari.
Kategoriak: , Aktualitatea

Urrizak 30-27 irabazi dio Barrenetxea IV.ari

Berria: kirola - ig., 2018-08-19 00:00
ERREMONTEA. Javier Urrizak 30-27 hartu zuen mendean atzo Endika Barrenetxea Banakako Txapelketako ligaxkako hirugarren lehian. Garaipenari esker, Urrizak arnasa hartu du, eta sei puntu ditu orain. Barrenetxea IV.ari, ordea, zaildu egin zaio sailkapena, hiru puntu soilik baititu.
Kategoriak: , Aktualitatea

Aranburu eta Lastra, Caja Ruralen taldean Vueltarako

Berria: kirola - ig., 2018-08-19 00:00
TXIRRINDULARITZA. Caja Rural taldeak atzo eman zuen hilaren 25etik irailaren 16ra bitartean Espainiako Vueltan ariko den zortzikotearen berri. Bi euskal txirrindulari daude tartean: Alex Aranburu ezkiotarra eta Jonathan Lastra bilbotarra.
Kategoriak: , Aktualitatea

Patxi Peula eta Joseba Fernandez, Europako txapeldun

Berria: kirola - ig., 2018-08-19 00:00
IRRISTAKETA. Patxi Peula eta Joseba Fernandez euskal patinatzaileek urrezko domina irabazi zuten atzo, Ostenden (Belgika), Abiadura Patinajeko Europako Txapelketan. Arabarra eta nafarra txandakako 500 metrokoan gailendu ziren.
Kategoriak: , Aktualitatea

UDAKO SERIEA Komikizketak (eta VI). Komikigintzaren oraina eta geroa.

Berria: kultura - ig., 2018-08-19 00:00
Egilea Eider Eibar Bilbon jaio zen, 1980an. 1999an hasi zen haur eta gazte literaturako liburuak ilustratzen, eta 60tik gora lan ondu ditu. Marrazkilaria da lanbidez, horma irudi, ilustrazio, diseinu eta animazioak lantzen ditu. BANILO enpresa sortu zuen 2016an, hormetarako biniloak diseinatzeko. ELKARRIZKETATUA Unai Iturriaga Durangon (Bizkaia) jaio zen, 1974an. Bertsolari ...
Kategoriak: Aktualitatea

Baleatxo zuria

Berria: kultura - ig., 2018-08-19 00:00
Hozkailua ez zen handia, baina bai pisua. Igogailuan erraz jaitsi ahal izango zuketen, halakorik balego eraikinean. Laguntza beharko zuten azken urteetan behin eta berriro bisitatu zuten tresna eskaileretan behera garraiatzeko. Lanetik tarte bat hartuta idatzi zuen Norak talde-mezua, Dabidekin goizean aipatu bezala lagunei laguntza eskatzeko. Abuztuko opor-konbentzional-egunak izaki halako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Inspirazioaren arrastoan

Berria: mundua - ig., 2018-08-19 00:00
Twi eta fante hizkuntzek eman zizkioten izen-abizenak, amaren eta aitaren ama hizkuntzek. Kofi hitzak ostiralean jaiotakoa esan nahi du. Atta-k, bikia dela. Eta Annan-ek, seme-alaben artean laugarrena dela. Kofi Atta Annan Kumasin Ghanan jaio zen, 1938an, eta atzo hil zen, Bernan, Suitzan, 80 urterekin. Haren familiak eman zuen heriotzaren berri, txio batean zabaldutako komunikatu baten bidez. ...
Kategoriak: Aktualitatea
Literatura

RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXIX. EDIZIOKO SARI BANAKETA

n.falagan, 2017-06-06

Iragan den maiatzaren 31an Mikoleta sari banaketaren 29. edizioa ospatu zen. Aurten 969 ipuin jaso dira, eta Bilboko ikastexe ezberdinetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.

 

Irene Arrarats: "Wittigen pentsamendua feminista delako da unibertsala"

i.elizalde, 2017-06-01

Lisipe bildumaren hirugarren argitaratu berri du Susak: "Pentsamendu heterozuzena". Monique Wittigen saiakera bilduma bat da eta "The Straight Mind" oinarri hartuta itzuli dute.

 
Politika

EH Bildu hezkuntza lege berri baten alde aurkeztu da

n.falagan, 2017-05-24

EH Bildu hezkuntza lege berri baten alde aurkeztu da. Kalitatezko hezkuntza bat bultzatu nahi dute. Hori dela eta, hezkuntza akordio bat luzatu nahi diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jendeari. 

 
Biolentzia

Indarkeriaren biktima ezberdinen testigantzak Nafarroako parlamentuan

b.zarrabeitia, 2017-05-22

Biolentzia politikoa pairatu duten askotariko pertsonen testigantzak jaso ditu Nafarroako parlamentuak. Foro Sozialak egindako lanari esker ETA, GAL, tortura edo dispertsioa pairatu duten pertsonak bildu ziren.

 
Musika

Chris Cornell handiak bere buruaz beste egin du

b.zarrabeitia, 2017-05-19

52 urte zituela, Soundgarden taldeko abeslari zen Chris Cornell-ek bere buruaz beste egin du Detroiten bere azken emanaldia eskaini eta gutxira.

 
Futbola

Eli Ibarra, Iraia Iturregi eta Irune Murua txapeldunen agur zuri-gorria

b.zarrabeitia, 2017-05-19

15 urte eta hainbat titulu eskuratu ondoren, Athletic-eko jokalari diren Eli Ibarrak, Iraia Iturregik eta Irune Muruak. Hirurek taldekide eta Josu Urrutia presidentearen babesa jaso dute Lezaman