Skip to main content

Albisteak

Jokin Altunak lortu du garaipena Astelenako neurketa gogorrean (12-22)

naiz.info - ig., 2018-04-22 19:40
Amezketarrak hasiera bikaina eman dio Julen Retegiren aurkako partidari, eta ongi eutsi dio asko gogortu den bigarren zatian. Urrutikoetxea du zain final-laurdenetan.
Kategoriak: Aktualitatea

Altuna final-laurdenetarako sailkatu da, Retigiri 22-12 irabazita

Berria: kirola - ig., 2018-04-22 19:14
Jokin Altunak mendean hartu du Julen Retegi, 22-12ko emaitzarekin. Horrenbestez, Buruz Buruko Txapelketarako final-laurdenetarako sailkatu da pilotari amezketarra. Altuna hasieratik aurreratu da markagailuan. Retegik partidaren erditik aurrera gora egin duen arren, ez da aldea murrizteko gai izan. Retegik lehen tantoa egiterako, zazpi zituen eginak Altunak. Errenta horri eutsi dio neurketan: ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Bera Berak 20-17 galdu du Espainiako Kopako finalean

Berria: kirola - ig., 2018-04-22 18:27
Bera Berak Espainiako Kopa seigarrenez irabazi nahi zuen, kuttuna duen lehiaketan -laugarren urtez jarraian heldu dira finalera-. Ez dute Mavi talde asturiarra mendean hartzea lortu, ordea. Aurkaria hobea izan da, eta 20-17 nagusitu zaio talde donostiarrari. Partida parekatuta hasi da, eta 8-7ko emaitzarekin amaitu da lehen zatia. Bigarrenean, ordea, Bera Bera ez da fin ibili erasoan, eta ez du...
Kategoriak: , Aktualitatea

Reala, hoberena eta txarrena emateko gai (2-0)

naiz.info - ig., 2018-04-22 18:25
Bost partidu baino ez ditu irabazi Malagak, datorren urtean bigarren mailan arituko den taldeak, denboraldi osoan. Horietatik bi, baina, Realaren aurka izan da, emaitza berarekin biak gainera: 2-0. [Neurketaren xehetasunak]
Kategoriak: Aktualitatea

Espainiako erregeari eta ereserkiari txistu egin diete, beste behin, Espainiako Kopako finalean

Berria: kirola - ig., 2018-04-22 16:20
Milaka pertsonek ozen egin zieten txistu Espainiako erregeari eta ereserkiari, Espainiako Kopako finala hasi aurretik. Bartzelonak eta Sevillak jokatu zuten elkarren aurka, eta Bartzelonako zaleen gehiengoak protestarako baliatu zuen futbol partida, Espainiak Kataluniako prozesu subiranistaren aurrean hartu duen jarrera salatzeko. Així ha estat la xiulada a l'himne d'Espanya a la final...
Kategoriak: , Aktualitatea

GUREAN GAUR albistegia 2017/05/08

B.Gartzia, 2017-05-09

Frantziako hauteskunde presidentzialak, Gure esku dagok antolaturiko ariketa demokratikoa, Bilgune feministaren topaketak eta Kataluniako legebiltzarreko kideen deklarazioa izan dira albiste, besteak beste, gurean gaur.

 
Politika

Arnaldo Otegi: "Sedukzioa eta gehiengoak eraikitzea dira behar ditugunak".

B.Gartzia, 2017-05-05

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak estrategia independentistari buruz hitzaldia eman du Oiartzunen Ekhiñe Atorrasagasti Hamaika Telebistako kazetariak gidatuta. Atorrasagatik independentismora erakartzeko gakoei buruz galdetu dio ezker abertzaleko buruzagiari.

 
Zientzia

Zientzia Azoka 2017, Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa

I.Esnaola, 2017-05-03

Larunbatean Bilbon ospatuko den Zientzia Azoka 2017 aurkezpenean ospatu da. Udaletxeko Koldo Narbaiza, Eusko Jaurlaritzako Amaia Esquisabel Alegria eta Elhuyarreko Leire Cancio Orueta. Eguerdiko 12tan hasiko da bai gazteentzako bai familiarentzako eskainitako azoka

 
Politika

GERNIKA | 80. urteurreneko saio berezia Astratik

B.Gartzia, 2017-04-28

80 urte igaro dira Gernika bonbardatu zutenetik. Hamaika Telebista bertan izan da urteurrenaren egunean, eta saio berezia egin dugu Astra Kulturarako Fabrikatik. Gonbidatu berezien lekukotza eta iritziekin osatu dugu duela 80 urteko erasoaren kontakizuna.

 
Politika

GERNIKA | Julio Onaindiaren testigantza bonbardaketaren 80. urteurrenean

B.Gartzia, 2017-04-28

Hamabi urte zituen Julio Onaindiak Gernika bonbardatu zutenean. Astra Kulturarako Fabrikan elkarrizketatu dugu bere lekukotza jasoz.

 
Jaialdiak

Araban San Prudentzio jaietan murgilduta daude

I.Esnaola, 2017-04-28

Hainbat jarduera izango dira maiatzaren 1ean bitartean. “San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren ohorezko ospakizun historikoen izpiritua gordetzen du San Prudentzio jaiak.