Skip to main content
bannerra

Albisteak

Hiru lagun epaituko dituzte ostiralean, "Tosuko landa defendatzeagatik"

Berria: gizartea - al., 2018-01-22 11:54
Hainbat mobilizazio egin dituzte Getxoko Tosu gunean zeuden baratzeak babesteko, han etxeak egin nahi dituztelako. Mobilizazio horietan gertatuakoengatik, hiru lagun epaituko dituzte ostiralean Getxoko Auzitegietan. Tosu Betirako taldeak salatu du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Imanol Landa Getxoko alkateak "zapalkuntza" erabiltzen dutela "argudio bakar". Bihotzetan "porlana ...
Kategoriak: Aktualitatea

Cabacas auziko aurreneko epaiketa, GARA eta Goirizelaiaren aurkakoa

Argia: haria - al., 2018-01-22 11:25
Urtarrilaren 24an hasiko da Cabacas auziko aurreneko epaiketa. Akusatuen aulkian Gara egunkaria eta Jone Goirizelaia abokatua eseriko dira, “Ugarteko” polizia operazioko buruak jarritako salaketaren harira.
Kategoriak: Aktualitatea

“Reality show bat izan da Trumpen lehen urtea”

naiz.info - al., 2018-01-22 11:20
Donald Trumpek Ameriketako Estatu Batuetako presidente gisa urtea bete duenean Joseba Zulaika Nevadan urte luzeak daramatzan euskal antropologoarekin aztertu ditugu azken 12 hilabeteak. Trumpen arrazakeria da gehien nabarmendu duena, baita presidenteak Ipar Koreari egindako mehatsuen arriskua ere. Ohartarazi du, halaber, estatu batuarren %35 inguruk babesten duela Trump.
Kategoriak: Aktualitatea

Akkrako zabor biltzaileak

naiz.info - al., 2018-01-22 11:20
Egunero hamabi ordu, astean sei egun. Beti lokatz eta zabor artean murgilduta, ke beltza arnasten, miseria baten truke. Horrela ibiltzen dira Agbogbloshieko zabor biltzaileak. Baina Akkrako Ashesi Unibertsitateko bi ikaslek ekimen bat abian jarri dute, zaborra birziklatu eta zabortegiko jendeari aukera berri bat emateko. Batzuek egitasmo zorotzat daukate, baina hasi dira arrakasta ezagutzen.
Kategoriak: Aktualitatea

Martin Bidaurren Itzulera

naiz.info - al., 2018-01-22 11:17
Itzulera da Martin Bidaurren (Okzitaniako Tolosa, 1996) lehen poema liburua, joan den urteko proposamen poetiko interesgarrienetakoa. Ni poetikoaren eta bere bizipenen marka gisa agertzen zaizkigu poemak: ni poetiko eszeptiko bat, bakartia askotan, deslotua. Hara eta hona dabil poeta, espazio eta egoera askotarikoetan, baina bere begiratuak ildo beretik jotzen du beti: eszeptikotasunetik, eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Euskararen sustapena ikaragarria izan da, eta disfrutatu behar duzue lortu duzuena, pasada bat delako»

naiz.info - al., 2018-01-22 11:15
Duela 23 urte iritsi zen Euskal Herrira Aine Kiely irlandarra. Hasieran portugesa erabiltzen zuen, baina gaur egun irakaslea da eta euskaraz hitz egiten du.
Kategoriak: Aktualitatea

Sagardo denboraldiaren irekiera

Argia: haria - al., 2018-01-22 11:09
Hernaniarra naiz. Sagardozalea. Eskubaloira jokatu dudan hogei urteetan ezagutu ditudan emakume gehienek, nazioarte mailan jokatutako kirolari handiak barne, nik bezain beste gozatzen zuten sagardotegian garaipenak ospatzen genituenean, edo talde sentimendua kupel artean sustatzen genuenean. Eta oraindik ere elkarrekin sagardotegira joateko usadioa mantentzen dugu. Halaber, ezagutzen ditut ...
Kategoriak: Aktualitatea

Maskaradei buruzko erakusketa Hebentik kolektiboaren eskutik

naiz.info - al., 2018-01-22 11:05
Maskaraden pertsonaiei baita ekimenaren nondik-orakoak azaltzen dituen erakusketa ikusgai dago Baionako Euskal Museoan otsailaren 8ra arte.
Kategoriak: Aktualitatea
Hezkuntza

Maiatzaren 2an zabalduko da Bilboko haurreskolen matrikulazio epea

N.Uriarte, 2017-04-28

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, zabalduko da Bilboko haurreskolen matrikulazio epea eta hilaren 12ra arte egongo da izena emateko aukera. Gainera, Bilboko Udalak haurreskolen plaza kopurua handituko du datorren ikasturtean, Sanchez Marcos eta Zamakolan 63 plaza berri eskainita.

 
Kultura

META!, kulturarako finantziazioa mikromezenazgoaren bidez

N.Uriarte, 2017-04-28

Martxan da jada META! proiektuaren deialdi berria. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, kultur jarduerak mikromezenazgoaren bidez finantzatzeko ekimena da hau. 

 
Euskara

Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon

B.Gartzia, 2017-04-27

Donostiako Intxaurrondo auzoan antolatutako "Baietz 20 ordu euskaraz Intxaurrondon" ekitaldian izan ginen.

 
Jaialdiak

Apirilaren 12tik 16ra ospatuko da Basque Fest jaialdia Bilbon

N.Uriarte, 2017-04-12

Kirola, kultura eta gastronomia elkartzen dituen Basque Fest jaialdia apirilaren 12tik 16ra ospatuko da Bilbon. 200 jarduera inguru egongo dira: gastronomia, dantza, bluesa, rocka, herri kirolak, antzerkia, haurrentzako animazioa, kalejira, tailerrak...

 
Politika

Joseba Asironek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa

B.Gartzia, 2017-04-12

Iruñeko Udaleko ordezkariek ere eraman zuten Korrikaren lekukoa, Joseba Asiron buru. Gertaera historikoa izan zen, Iruñeko alkate batek Korrikaren lekukoa eramaten duen lehen aldia izan baitzen.

 
Politika

Ainhoa Aznarezek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Iruñean

B.Gartzia, 2017-04-12

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Nafarroako hiriburuko kaleetan.