Skip to main content

Albisteak

Gorbeialdea: Natura, aisia, gastronomia eta tradizioa uztartzen dituen paradisua

Alea.eus - lr., 2018-08-18 07:00
Eskaintza zabala topatuko du bisitariak, hala nola, ibilaldiak, museoak edo atseden-guneak.
Kategoriak: Aktualitatea

Haurrak, mundu ezagun-ezezagun hori.

Berria: kultura - lr., 2018-08-18 00:00
EGILEA: Paula Estevez Donostian jaio zen, 1984an. Arte Ederretako ikasketak bukatu ostean hasi zen lantzen fanzinea, ilustrazioa eta animazioa. Donostiako Guillotina jaialdiaren sortzaileetako bat da. Iaz Etxepare saria jaso zuen, Ainara Azpiazu Axpi-rekin egindako Arraroa lanagatik. ELKARRIZKETATUA: Eider Eibar Bilbon jaio zen, 1980an. 1999an hasi zen haur eta gazte literaturako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Oroimenetik eztabaidara jauzi

Berria: mundua - lr., 2018-08-18 00:00
Bartzelonan oroimenerako eguna izan zen atzo. Duela urtebete Kataluniako hiriburuan izandako atentatuen biktimak omendu eta oroitu zituzten Rambletan. Hamasei pertsona hil zituzten, furgoneta batek azpian harrapatuta. Hamabi gizoni leporatu zizkieten atentatuak. Horietatik zazpi Poliziak hil zituen; bi kartzelan daude; eta beste bi libre utzi zituzten, karguekin. Azken urtean, ordea, Kataluniako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Nairobiko basabizitza zulatua

Berria: mundua - lr., 2018-08-18 00:00
Gelditu barik dabiltza lanean 5.000 langile eta ezin konta ahala kamioi, hondeagailu, zapalgailu eta beste munstro batzuk, pentsatuta Kenyari garapen ederra ekarriko diola Indiako Ozeanotik sartaldeko muturreraino pertsonak eta edukiontziak eramango dituen garraiobide moderno honek. 70 metroko zabalera eta zazpi kilometroko luzera dituen zulo bat egiten dabiltza Nairobiko Parke Nazionalean, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Israelgo armadak bi palestinar hil ditu Gazan

Berria: mundua - lr., 2018-08-18 00:00
GAZA HIRIA. Joan den martxotik ostiralero egin duten legez, atzo ere Gazako milaka herritar hurbildu ziren Israelgo mugara protesta egitera, 1948an kanporatutako palestinarren eta haien ondorengoen itzulera eskubidea aldarrikatzeko. Beste askotan bezala, Israelgo soldaduek tiro egin zieten mugaren beste aldetik, eta, Gazako Osasun Ministerioaren arabera, bi manifestari hil zituzten. Hilketa horiek...
Kategoriak: Aktualitatea

Khanek parlamentuaren babesa lortu du Pakistango lehen ministro izateko

Berria: mundua - lr., 2018-08-18 00:00
ISLAMABAD. Imran Khanek Pakistango Parlamentuko 342 diputatutatik 176ren babesa lortu zuen atzo lehen ministro izateko. Haren PTI Pakistango Justiziarako Mugimeduak irabazi zituen hauteskundeak joan den uztailaren 25ean, baina 158 jarleku lortu zituen; alderdi txikiei eta independenteei esker iritsi da gehiengo osora. Oposizioak boikot egin zion Khanen hitzaldiari, iruzur egitea leporatzen baitio.
Kategoriak: Aktualitatea

NBEk eskatu du Lularen «eskubide politikoak» errespetatzeko

Berria: mundua - lr., 2018-08-18 00:00
GENEVA. NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Luiz Inacio da Silva Lula-ren «eskubide politikoak» errespetatzeko eskatu zion atzo Brasilgo Estatuari. Batzorde horrek esan zuen ez dela Lularen aurkako ustelkeria zigorraren «funtsari buruz» mintzatuko, baina uste du Lulak hauteskundeetara aurkezteko eskubidea eduki beharko lukeela auzitegiek behin betiko epai bat eman arte.
Kategoriak: Aktualitatea

Genovako biktimei estatu hileta egingo diete gaur

Berria: mundua - lr., 2018-08-18 00:00
ERROMA. Estatu hileta egingo diete gaur Italian joan den asteartean Genovako Morandi zubia erortzean hil ziren 38 pertsonei. Horietako hamazazpiren familiek, ordea, uko egin diote hiletara joateari. «Ez dugu iruzurrezko zeremonia horretan parte hartuko», idatzi du sare sozialetan Giovanni Battilorok, hildakoetako baten aitak. Familia horiek estatua egin dute gertatutakoaren errudun.
Kategoriak: Aktualitatea

Ghazni hirian hildako zibilak 250 dira, NBEk dioenez

Berria: mundua - lr., 2018-08-18 00:00
KABUL. Armadaren eta talibanen arteko borrokek sei egun iraun zuten Afganistango Ghazni hirian, militarrek joan den asteazkenean hiria berreskuratu arte. OCHA Nazio Batuen Erakundeko Auzi Humanitarioetarako Bulegoak atzo adierazi zuen 250 zibil hil zituztela egun horietan. OCHAk esan zuen datuak Ilargi Gorriarenak direla.
Kategoriak: Aktualitatea

Indian 930 pertsona hil ditu azken ehun urteetako montzoi garai bortitzenak

Berria: mundua - lr., 2018-08-18 00:00
Mendeko montzoirik bortitzena izaten ari da aurtengoa Indian. Tokiko biztanleek diote ez dutela horrelakorik gogoratzen, nahiz eta urtero-urtero, garai berean, ekainetik irailera, fenomeno bera bizi. Montzoiak prezipitazio ugari eta tenperatura aldaketa bortitzak sorrarazten ditu, eta ohikoa izaten da uholdeak eta luiziak sortzea. Horren ondorioz, urtero hiltzen da jende ugari garai honetan, baina...
Kategoriak: Aktualitatea

Zirimolatik irten da

Berria: kirola - lr., 2018-08-18 00:00
Kosta da, baina azkenean iritsi da egonkortasuna Alavesera. Azken urteetan, Arabako taldea azalberritu egin da uda bakoitzean, baina oraingoan bestelako bide orria ezarri du Sergio Fernandez buru duen kirol zuzendaritzak. Aurreko filosofiarekin ez zaio gaizki joan, loria dastatu baitzuen 2015-2016ko eta 2016-2017ko sasoietan. Hala ere, joan zen denboraldian gertu izan zuten hondamena, Luis ...
Kategoriak: , Aktualitatea
Politika

Ainhoa Aznarezek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Iruñean

B.Gartzia, 2017-04-12

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Nafarroako hiriburuko kaleetan.

 
Euskara

Araba Euskaraz-eko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur

N.Uriarte, 2017-04-11

Ekainaren 18an Bastidan ospatuko da aurtengo Araba Euskaraz. Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalba eta Hesianeko Zuriñe Hidalgo arduratu dira abestiari ahotsa jartzeaz. Hitzak, berriz, Orlando Arreitunandia bertsolariarenak dira. Bideoklipean Bastidako ikastolako haurrek eta gurasoek ere parte hartu dute.

 
Politika

Iñaki Soto: "bihar Baionan Irudikatuko denak datozen belaunaldien eta herri oso baten norabidea markatuko du"

B.Gartzia, 2017-04-07

ETAren armagabetzea. Analisia, Iñaki Soto, Gara egunkariko zuzendariak.

"bihar Baionan Irudikatuko denak datozen belaunaldien eta herri oso baten norabidea markatuko du"

 
Politika

Gorka Urbizu -Berrri Txarrak- Korrika 20 lekukoa hartuta.

B.Gartzia, 2017-04-04

Goizean, Lekunberrira bidean, Madozen, hartu du lekukoa Gorka Urbizuk.
Aupa Berri Txarrak!!!

 
Politika

Gorriti: "Eraman gaitzak -Korrika- hazten ari den euskararen oihanera!"

B.Gartzia, 2017-04-04

Korrika 20 Juan Gorritiren etxe atarira heldu da goizaldean. Artista nafarrak, lekukoaren egileak, olerkia eskaini dio Korrikari:

"Behar batetik hazi bat sortu. Handik zuhaitza atera. Araizko gure lekuko haiz hi, gure lurraren hizkeran, hainbat urtetan korri eta korri, berriz heldu haiz etxera. Baina hi ez haiz gelditzekoa eta segi zak aurrera, eraman gaitzak, hazten ari den, oihanaren, euskararen oihanera!"

Infinituaren urdinean dagoen Remigio Mendibururi maitasunez, ni, hemen, Juan Gorriti.

 
Politika

Korrika 20 Berlinen!

B.Gartzia, 2017-04-02

Korrika Berlinera ere iritsi da!