Skip to main content

Gaizka Sarasola: "Epaia pozik hartu dugu, torturarekin amaitzeko aitortza behar delako"

Gaizka Sarasola: "Epaia pozik hartu dugu, torturarekin amaitzeko aitortza behar delako"

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar Estatuaren kontrako epaia kaleratu du Igor Portu eta Mattin Sarasola lesakarren kasuan. Nafarrek aurkeztutako tortura salaketak ez ikertzeaz gain, tribunalaren esanetan, Espainiar Estatuak Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren hirugarren puntua urratu du. Gaizka Sarasolak, Mattinen anaiak, berria "pozik" hartu dutela esan du eta "torturarekin amaitzeko aitortza beharrezkoa da eta auzitegietan egiaztatzea urrats bat da".


Gurean Gaur

Auzitegi Konstituzionala aldatzea galdegin dute, "plurala eta orekatua" izan dadin, "ideologiei eta lurraldeei dagokienez". EH Bilduren ekimena izan da, eta EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSEk babestu dute, PP salbu, talde guztiek.


Gurean Gaur

Iruñeko Udalak adierazi du, horren bidez memoria historikoarekin duten konpromisoa berretsi egiten dela; izan ere, Maravillas errepresio frankistak Nafarroan eragin zituen biktimen ordezkari dela adierazi du Asiron alkateak. Horrekin lotuta, plazatik bertatik ikus daitekeen Eroritakoen monumentuari buruz Asironek egindako adierazpenak jaso ditugu


Gurean Gaur

Modu honetan, hemendik aurrera, eskuragarri daude interesdun guztiendako, Gobernuaren artxibo irekia webgunean. Bildumak euskaraz zein gazteleraz, frantsesez eta bestelako hizkuntzetan dauden dokumentuak jasotzen ditu.


Gurean Gaur

Mbolo Moye Doole migrateen eskubideen aldeko elkarteak eta SOS arrazakeriak kontzentrazioa egin dute Bilboko Gobernu Ordezkaritzaren Atzerritarren Bulegoaren aurrean, beren hitzetan, "klandestinitatera itzularaziko dituen" neurri baten aurka protesta gisa.


bannerra