Skip to main content

Artekale

ArteKale | Punka eta literatura, Sound of Roots eta Beste Hitzak literatur egitasmoa

2017-01-20

"Idoloak akatu genituenekoa" ipuin bilduma argitaratu dute Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duartek: punk musika eta literatura parez pare, estilo horretako talde entzutetsuen abestiak oinarri hartuta. Ska eta reggae musikaren sustraietara ere jo dugu "Sound of Roots, ska eta reggae musika Euskal Herrian" dokumentalarekin. Gainera, "Beste Hitzak" literatur egitasmoaren berri eman digute Yoseba Peña eta Ekaitz Goienetxea idazleek. Amaitzeko, datozen egunetako agenda kulturala ere dakargu. On egin!

"Gasteiz, Martxoak 3", memoriaren transmisiorako filma.

2018-09-20
Justizia, egia eta erreparazioa. Horiek eskatzen ditu Martxoak 3 elkarteak 1976an Gasteizko sarraskiaren biktimentzako. Gariza Films eta Sonora Estudios-ek gertakariaren inguruko filma ekoitzi dute. Ekoizleek berek sozializaziorako proiektua dela diote.
Martxoaren 3ko sarraskia pantaila handira

2018-09-20
Irailaren 26an aurkeztuko da Zinemaldian martxoaren 3ko filma eta datorren urteko martxoan estreinatuko da aretoetan. 7 urte inguruko lana izan da, Gariza films eta Sonora Estudios-ek ekoitzita. Horretaz gain, soinu bandak, jaialdiak eta dantza tradizionala aste honetan Artekalen.
Zinemaldiaren atarian euskal produkzioen loraldia

2018-09-13
Udazken oparoa biziko du euskal zinemak. Zinemaldian, Black is Beltza eta Gure Oroitzapenak filmak aurkeztuko dira, besteak beste. Horrekin batera, literaturak eta musikak bere tarte ere badute aste honetako saioan.
Lau euskal jatetxe munduko 50 onenen artean

2018-06-21

Asteartean ospatu zen World's 50 Best Restaurants sari banaketa Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, lau euskal jatetxek postu bat lortu dute aurtengoan ere. Mugaritz, Etxebarria, Arzak eta Azurmendi dira zerrendan daudenak. Azken honek, gainera, jasangarritasunaren saria lortu du.

 
bannerra

bannerra