Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
PSOEk mozioa Rajoyri, eta Ciudadanosek hauteskundeak deitzeko eskaera

2018-05-25
Gurtel auziagatik PP epaitegietan zigortuta, Mariano Rajoyren aurkakozentsura mozioa erregistratu du PSOEko Pedro Sanchezek, eta gobernua osatzeko nahia adierazi du. KORTEA PEDRO SANCHEZ Mariano Rajoyk, edozein preziotan eta edonoren babesarekin bere burua Espainiako Gobernuko presidente izendatu nahi izatea leporatu dio Sanchezi. Ciudadanosek argi utzi du ez duela Sanchezek populistekin eta separatistekin sustatutako mozioan parte hartuko, horren ordez, hauteskundeak deitzea nahi dutela eurek. EAJko Aitor Estebanek, bere aldetik, esan du ikusi egin beharko dela zein asmo duen Sanchezek, eta dagokien unean erabakia hartuko dutela. Azkenik, EH Bilduko Iker Casanovaren hitzetan, zentsura mozioak ez du aurpegi edo izen aldaketa bat ekarri behar, beste era bateko politikak egiteko aukera, baizik.
bideoaren irudia
EGUNEKOA: maiatzaren 25eko albiste nagusiak

2018-05-25

PSOEk Mariano Rajoyren aurka jarritako zentsura mozioari eta EAJk PPren Espainiako aurrekontuak babestu izanak eragindako kritikei erreparatu diegu gai politikoetan. Horiez gain, kultura eta kirol arloko beste zenbait berri ere jaso ditugu.

bideoaren irudia
Pentsiodunak, berriro ere kalera ateratzeko prest: Oinarrizko eskubideen aldeko borroka argitara

2018-05-25

Ehunka milaka izan dira euskal udaberri sozialaren baitan, mobilizazio ezberdinetan parte hartu duten pentsiodunak. 1080 eurotako pentsio duin bat aldarrikatuz, oinarrizko eskubide publikoen bermea eskatuz eta aurrera begirako mezua jorratuz. Azken asteetako errepasoan, Itziar Madariaga, Marian Esnaola, Marivi Erdoziain, Patxi Urrutia, Arantza Corrales eta Xabier Isasaren hitzak jaso ditugu.

bideoaren irudia
Espainiako aurrekontuak babesteko EAJren arrazoiak aitzakia merkeak direla salatu du LABek

2018-05-25

Kritiko agertu da LAB sindikatuak jeltzaleek Espainiako aurrekontuei emandako babesarekin. Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoak argi utzi dio EAJri aurrekontu horiek ez dituela euskal langileen izenean babestu. 

EAJk aurrekontuen alde egiteko eman dituen arrazoiak aitzakia merkeak direla esan du Arroyok, eta aurrekontu horiek dakarten kaltea azaldu du. Pentsiodunen kasuan, gainera, xehetasunak ere eskaini ditu LAB sindikatuak. Bea Martxueta sindikatuko politika sozialen arduradunaren hitzetan, EAJk eta PPk aurrekontuen testuinguruan pentsioez egindako akordioak gabezia handiak ditu.

Horregatik, larunbatean Hego Euskal Herriko hiririburuetan pentsiodunek egingo dituzten manifestazioetan parte hartzeko deia egiteaz gain, bestelako gizarte politikak diseinatzeko borondatea eskatu die jeltzaleei.

bideoaren irudia
Asier Garitano: "Realaren erronka ilusioz eta anbizioz hartzen dut"

2018-05-25

Asier Garitanok Realeko entrenatzaile kargu hartu berri du. Bergararrak hiru urtetako kontratua sinatu du txuri-urdinekin eta esperientzia "ilusioz eta anbizioz" hartu duela nabarmendu du. Txikitan, Atotxara Gaztelu herrikidea ikustera zihoan garaiak gogoan hartzeaz gain, etorkizunean "onenekin lehiatzea" nahi duela azaldu du. Lantaldearen egituraketan, Sergio Canalesek Reala utziko duela baieztatu du. Santanderreko puntaerdia Betisen arituko da, orain arte Eibarreko jokalari izan den Takashi Inuirekin batera.

bideoaren irudia
Josu Urrutia: "Ander Capak gure taldea hobetzen du"

2018-05-25

Athletic-ek Ander Capa aurkeztu du, portugaletekoak lau urtetako kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin eta "txikitako ametsa bete duela" nabarmendu du. Horrekin batera, defentsako lanetan aritzea gustatzen zaiola adierazi du. Astelehenean, Cristian Ganea basauriarraren txanda izango da. Ondoren, egun eta asteetako denbora epea baliatuz, Athletic-ek Eduardo Berizzo entrenatzaile argentinarraren eta Dani Garcia erdilariaren fitxaketak iragarriko ditu.