Skip to main content

ElkarRekin / Ibaiak eta medikuak

ElkarRekin / Ibaiak eta medikuak

Life irekibai proiektuko Ana Barela teknikaria izango dugu lehenengo gonbidatua. Berarekin proiektua bera eta proiektuan aritu diren Baztango udaleko zinegotzi Juan Kruz Iriarte, hondakin teknikari Miren Meoki eta Lesakako Tantirumairu ikastolako zuzendari Aitor Irazoki ezagutuko ditugu.

Isabel Cuberori esker, berriz, hainbat herrialdeko egoera jasoko dugu.  Medikua da bera, eta Niger, Colombia, Haiti eta Afrika Erdiko Errepublikan izan da bertako herritarren bizi baldintzak hobetzeko lanean. Egun Luzaidetik jarraitzen du laguntza eskaintzen.


ELKARREKIN

Lohizune Amatriaren eskutik, boluntarioen lana ezagutu dugu beste behin ere. Kasu honetan, inklusio soziala bultzatzen duen Gurean euskal enpresa taldearekin. Bestalde, Berako su-hiltzaileekin egon gara.


ELKARREKIN

Arrazoi ezberdinengatik, badira euren jatorrizko familiarekin bizi ezin diren haur eta nerabeak. Errealitate gordin honetara gerturatuko gara. Horrekin batera, presoen egoeraz arduratzen den Salhaketa elkarteko Irati Jimenezekin egon gara.


ELKARREKIN

Lohizune Amatria lankidearen eskutik, boluntarioen lana gertutik ezagutuko dugu. Jakintza partekatu eta segurtasuna bermatzen dutenekin egon gara. Horien artean, Mikel Bizkarra medikuarekin.


ELKARREKIN

Nafarroako museoan izan gara lehenengo erreportajean, Maria Luisa Salaberria boluntario kulturalarekin. Ondarearen eta kulturaren jakintzaren partekatzekatzearen alde lan egiten duen egitasmoa ezagutu dugu bere eskutik. 

Bigarren erreportajean, Chernobilgo hondamendiak utzitako zama arintzeko egitasmo bat ere ezagutu dugu. Peio Izkoren familiak harrera egiten dio urtero Ukraniako haur bati, haiekin bildu gara esperientziaren berri izateko. 


bannerra