Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Bilboko Aste Nagusia: momenturik onenak

Bilboko Aste Nagusia: momenturik onenak

Hasiera duen gauza orok amaiera ere ba omen du. 9 egun eta 8 gau luzeren ostean, Marijaia erre eta amaitu da Bilboko Aste Nagusia. Hurbiletik jarraitu dugu Hamaika Telebistako langileok, eta azken bideo bat osatu dugu asteko momenturik onenak biltzeko.


Politika

Kataluniako Diada eguna jarraitu dugu Bartzelonatik zuzenean. Bideo honetan bildu ditugu eguneko irudirik ikusgarrienak.

 


Politika

Zuzeneko jarraipena eskainiko diogu kataluniako Diada egunari. Hementxe goizeko 11:30etan emititu duguna.

Azken orduko albisteak emango ditugu 9:30ean, 11:30ean eta 13:00ean, eta zuzeneko saioa egingo dugu 14:30etatik aurrera #LaDiadaDelSi ekitaldian. 


Jaiak

Berriozarreko jaietan izan da Hamaika Telebista! Txupinazioa, erraldoiak, Zulo Alai Elkartearen egitaraua, peñen arteko txapelketa eta askoz gehiago!


Politika

Kataluniako erreferendumaren aldeko ekitaldia ospatu dute irailaren 2an Bilboko Kafe Antzokian. Zelai Nikolas (Gure Esku Dago), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Joseba Egibar (EAJ-PNV), Jordi Sànchez (ANC), Joan Tardà (ERC) eta Jordi Turull (Generalitat de Catalunya) izan dira hizlariak.