Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Gurean Gaur albistegia: irailak 6

Gurean Gaur albistegia: irailak 6

Datorren irailaren 16an, Kataluniari eta urriaren 1eko erreferendumari babesa adierazteko xedearekin, mobilizazioa deitu du Gure Esku Dago dinamikak.

Sare plataformak, bere aldetik, datozen hilabeteetarako bide orriaren oinarriak aurkeztu ditu. Landu beharreko oinarrizko hainbat printzipio eta helburu azaldu ditu eta euskal gizartearen aurrean konpromisoa hartu du presoen egoerari buruzko txostenak landu eta publikatzeko.

Eta kiroletan, Urrutikoetxeak eta Larunbek irabazi dute Lekeitioko San Antolinetako Txapelketako finala.

Hauek eta askoz gehiago irailaren 6ko Gurean Gaur albistegian, ez galdu! 

 


Gurean Gaur

Enkarterriko egoeraz hitz egiteko eskualdeko alkateekin bildu da Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. 2018an martxan jartzeko suspertze plana onartu dute bileran. Bitartean, CEL Taldeko langileek elkarretaratzea egin dute Foru Jauregiaren aurrean. Aldundiari irtenbideak galdegin dizkiote, enpresaren bideragarritasuna defendatuz.

Eta nazioarteari begira, mobilizazio iraunkorrerako deia egin diete Kataluniako eragile independentistek herritarrei. Gau osoan izan dira manifestariak Ranbletan, eta 07:15ean alde egin dute azken guardia zibilek Ekonomia Kontseilaritzatik, ia 24 orduko miaketaren ostean. 

Hauek eta askoz gehiago irailaren 21eko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Milaka eta milaka pertsona atera dira kalera Kataluniako atxiloketak salatu eta independentziaren alde: Bartzelona, Girona, Reus, Banyoles, Osona, Tarragona..

Egun osoak emandakoa laburbilduta Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Guardia zibilak 14 pertsona atxilotu ditu gaur, Kataluniako Generalitat-arekin edo entitate subiranistekin lotuta. Horrekin batera, hainbat gune arakatu ditu. Egoera honi erantzun, atxilotuei elkartasuna adierazi eta urriaren 1eko herri galdeketari babesa eskaintzeko, milaka herritar kalera atera dira. Hamaika Telebistak, zuzeneko saio berezia egin du egunak emandako guztiaren laburbilduma osatuz.


Gurean Gaur

Urriaren 1eko Kataluniako erreferenduma oztopatzeko neurriak hartzen jarraitzen du Madrilek. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kataliuniako kontuen kudeaketa bere gain hartu ondoren, gaur Gironako mezularitz enpresa bat ikertzeari ekin dio Guardia Zibilak, Carles Puigdemont Kataluniako presidentea hango alkate zeneko iruzur kasu bategatik.

Hau eta askoz gehiago irailaren 19ko Gurean Gaur albistegian.