Skip to main content

Gurean Gaur albistegia: irailak 12

Gurean Gaur albistegia: irailak 12

Atzoko #Diada arrakastatsuaren ajearen erdian, eta gaur Parlamentuko mahaia eta eledunen bilera zegoela baliatuz, Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak jakinarazi du erreferendum legea eta deialdi dekretua indargabetuta gelditzen direla. Oztopoak oztopo, Kataluniako Gobernuak bere horretan mantentzen du erreferenduma gauzatzeko konpromisoa.

Frantziako Estatuan dagokionez, Frantziako Gobernuaren lan erreformen kontra mobilizatu dira gaur. Ipar Euskal Herrian Fronte Soziala osatu dute, eta "Gure askatasunentzat gure eskubide sozialentzat" lelopean manifestazioa egin dute Baionan.

Iruñean, Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako trenbide korridorearen alternatiba aurkeztu zuen atzo. Tren publiko eta soziala izateko helburuarekin sortu duten proiektua dela adierazi dute; izan ere, Nafarroako Gobernuak proposatutakoa iraingarritzat jotzen du AHT Gelditu plataformak.

Hauek eta askoz gehiago gaurko Gurean Gaur albistegian #11gaur

 


Gurean Gaur

Auzitegi Konstituzionala aldatzea galdegin dute, "plurala eta orekatua" izan dadin, "ideologiei eta lurraldeei dagokienez". EH Bilduren ekimena izan da, eta EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSEk babestu dute, PP salbu, talde guztiek.


Gurean Gaur

Iruñeko Udalak adierazi du, horren bidez memoria historikoarekin duten konpromisoa berretsi egiten dela; izan ere, Maravillas errepresio frankistak Nafarroan eragin zituen biktimen ordezkari dela adierazi du Asiron alkateak. Horrekin lotuta, plazatik bertatik ikus daitekeen Eroritakoen monumentuari buruz Asironek egindako adierazpenak jaso ditugu


Gurean Gaur

Modu honetan, hemendik aurrera, eskuragarri daude interesdun guztiendako, Gobernuaren artxibo irekia webgunean. Bildumak euskaraz zein gazteleraz, frantsesez eta bestelako hizkuntzetan dauden dokumentuak jasotzen ditu.


Gurean Gaur

Mbolo Moye Doole migrateen eskubideen aldeko elkarteak eta SOS arrazakeriak kontzentrazioa egin dute Bilboko Gobernu Ordezkaritzaren Atzerritarren Bulegoaren aurrean, beren hitzetan, "klandestinitatera itzularaziko dituen" neurri baten aurka protesta gisa.


bannerra