Skip to main content
bannerra

Testuinguru "egokian", EPPK biktimen erreparazioaz hitz egiteko prest

Testuinguru "egokian", EPPK biktimen erreparazioaz hitz egiteko prest

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa prest dago biktimen erreparazioaz hitz egiteko, testuingurua "egokia" bada. Hori jakinarazi du Foro Sozial Iraunkorreko eledun Agus Hernanek. EPPK-ko kide Juan Antonio Olarra Guridirekin bildu da asteburuan. Presoen senideekin egin du bidaia, espetxe zuzendaritzak ez diolako erantzun biltzeko eskariari. Espainiako Gobernuari eskatua zion Foro Sozialak EPPK-ko kideekin bilera bat egiteko baimena, baina, erantzunik jaso ez zuenez, joan den larunbatean 40 orduko bidaia egin zuen Granadara, Olarra Guridirekin 40 minutuko elkarrizketaldia izateko.


Gurean Gaur

Sasiburu Elkartea eta Barakaldoko Euskara sailaren eskutik, mahai inguru interesgarria burutu dute Ezkerraldeko herrian. Bertan, euskararen erabilerako palankak zeintzuk diren aztertu zituzten, Kike Amonarriz komunikatzaile eta telebista aurkezlea eta Topaguneako kide den Iker Martinez de Lagos-en eskutik.


Gurean Gaur

Gizonezekoak zein emakumezkoak elkarrekin aritu dira, euskal ziklismoa berriro ere lasterketarik onenetan kokatu nahi duen proiektuaren bitartez. Jon Odriozolaren mutilek Continental Profesional lizentzia izango dute eta incluso World Tourreko karrera batzuetan arituko dira. Besteak beste, Euskal Herriko Itzulian edo Donostiako Klasikoan. Espainiako Vueltan debuta egitea da euskal eskuadraren nahietako bat. Emakumezkoetan, Agurtzane Elorriagaren eskutik, Biran paper ona egiteaz gain, nazioarteko lehiaketetan maila altua eskaini dute.

 


Gurean Gaur

Hainbat mehatxu eta erasoren ostean, ekainaren 7an, meategi baten aurkako ekinaldi batetik zetorrela, gizon talde armatu bat Lolita Chavez hiltzen saiatu zen. Mendira ihes egin zuen, eta bere bizia arriskuan ez jartzeko, ezkutuan izan da orain arte, baina orain helburu du Europan ezagutaraztea bere eta kitxe herriaren borroka.


Gurean Gaur

Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak deklaratu du gaur De Miguel auziko epaiketan, eta azpimarratu du froga gisa aurkeztu diren grabazio eta mezu elektronikoek argi islatzen dutela De Miguelek gidatzen zuen ustezko sareak legez kanpoko komisioak eskatu zituela, Arabako Foru Aldundiaren kontu ofizialetatik, eta kontratu publikoen truke.