Skip to main content

Atearen Bestaldetik: "Hemen, tortura, urte luzez eman den bortxa instituzionala izan da"

Atearen Bestaldetik: "Hemen, tortura, urte luzez eman den bortxa instituzionala izan da"

???? 22:35ean #AtearenBestaldetik saio berezian #Tortura hizpide, Iñaki Uria, Miren Azkarate, Eneko Compains, Sandra Barrenetxea, Amaia Izko edo Iñaki Egañaren hitzekin. Hortaz gain, memoria, testigantzak eta Joxe Arregi eta Ion Arretxe gogoan. Ez galdu, hamaika.eus-en 


Bereziak

Milaka izan dira azken hamarkadetan torturaren eragin latzak pairatu dituzten herritarrak. Torturaren Aurkako Egunean, praktika anker hau pairatu duten bi lankide aurrez aurre jarri ditugu- Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendaria eta Miren Azkarate Hamaika Telebistako kazetaria. Euren arteko solasaldiarekin batera, memoria ariketa, eta bestelako testigantzak bildu ditugu. 2010an torturatu zuten Eneko Compains EHUko doktore eta zuzenbide irakaslearena, Amaia Izko abokatuarena eta Oihana Barrios sikologoarena.


Bereziak

22:35etatik aurrera, Torturaren Aurkako Egunean, Hamaika Telebistak "Atearen Bestaldetik" izeneko saio berezia eskainiko du. Bertan, Hamaika Telebistako zuzendari Iñaki Uria eta Hamaika Telebistako kazetari den Miren Azkarateren arteko elkarrizketa ikusgai egongo da. Biek ala biek, torturatuak izan ziren. Hortaz gain, 32 urte atzera, Iñaki Uriak Miren Azkarateren ama den Julia Badiola elkarrizketatu zuen, haren senarrak -Agustin Azkaratek- pairatutako tortura basatien inguruan hitz eginteko.


Bereziak

Urtero legez, ehunka herritar mozorrotu dira Tolosan ostegun gizenarekin batera. Herriak beste kolore bat hartu eta datozen egunetan jaiak ez du etenik izango. Umorea, ironia eta sormena bidelagun izango dute, mozorrotzerako orduan zein karrozak antolatzean. Hamaika Telebistak, zuzeneko saioa eskaini du 28Kanalarekin batera.


Bereziak

Bilboko Konpartsak-ek antolatuta, Kafe Antzokian, urtero legez, Kopla Txikien Lehiaketa ospatu zuten. Bertan, konpartsetako kideek, ironia eta umorea erabili zituzten hiriarekin lotutako hainbat gai kopla barregarrietan bilakatzeko.


bannerra