26 auzipetu, gehienak EAJko kide ohiak, tartean, auziari izena ematen dion Alfredo de Miguel, Arabako Tokiko Administrazioetarako diputatu ohia. 11 delitu leporatu dizkiete auzipetuei: besteak beste, prebarikazioa, eroskeria, dirua zuritzea, funts publikoak bidegabe erabiltzea, lehiaketa publikoetan prezioak eraldatzea eta agiri publikoak faltsutzea. 15,5 milioi eurotara iristen dira ikertzen ari diren operazioak.