Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
Bilboko aste nagusiko pregoilaria Zorion Egilor eta txupinera Saioa Dominguez izendatu dituzte

2018-07-11

Jai batzorde mistoko kideak aurtengo pregolairia Zorion Egilor aktore mundakarra  izendatu dute,  1977 jai herrikoien aldeko lehehengo pasacallesa bultzatzailetariko bat izan zen, ekimen hau izan zen  bideratu zuena udan lehenengo aste nagusia ospatzera.

Bilboko konpartzek berriz,  Aixebrriko kidea den Saioa Dominguez izendatu dute txupinera moduan, 18 urte daramatza konpartsako kide izaten, Biokimikan doktoratua, minbizia ikertzen lan egiten du.

1977 udan lehehengo aste nagusia ospatu zen  arren, gaur egun ezagutzen dugun aste nagusia ez litzateke berdina izango .  Tintigorri, Bizizaleak, Hontzak, Txomin Barullo, Moskotarrak, Pinpilinpauxa eta Uribarri konpartsa gabe, aurten zazpi konpartsek  40 urte betetzen dute.

bideoaren irudia
FSB2018: Bilboko Ingeneritza Eskolako auto berria Ingalaterran eta Katalunian lehiatuko da

2018-07-10

Bilboko, Ingeniaritza Eskola hamargarren aldiz lehiatuko da Silverstone nazioarteko lehiaketan. Munduko beste hainbat unibertsitaterekin batera, berrikuntza eta talentua sustatzen dituen ekimen baten barruan.

Silverstone  lehiaketari begira, helburua da, batetik, lehenengohogei sailkatuen artean sailkatzea eta, bestetik, Bussiness Case proban lortu zen lehenengo postuari eustea. Berau,  ikasleek garatu duten eta proiekzio komertzial handiena duen auto prototipoa izango delako.

Bartzelonako Montmelon, aldiz  helburua Estatu mailako talderik onena izatea da. 2014, 2015 eta 2016an espainiar Estatu mailako lehenengo taldearen saria jaso zuten Bilboko Ingenieritza Eskolak, baita ibilgailurik efizienteenarena saria ere. 


Autoa uztailaren 11tik 15era Inglaterrako Silverstonen eta abuztuaren 23tik 26ra  Kataluniako Montmelon munduko hainbat unibertsitatek egindako beste auto askorekin lehiatuko da.
 

bideoaren irudia
Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da

2018-07-10

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da. Bilboko Ingeniaritzan Eskolako larrialdietarako irteera baten eskaileretatik erori eta koman geratu zen emakumea. Hilabete eta erdi geroago, joan den ostiralean, hil zen. LAB, Steilas, CC.OO., UGT eta ELA sindikatuek paroak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon, Leioan, Gasteizen eta Donostian. Bilboko kontzentrazioan EHUk neurriak hartu ez izana salatu du Gabi Elkoroaristizabal LAB-eko ordazkariak.

bideoaren irudia
Bilboko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko bozketa herritarra abian da

2018-07-04

Bilboko Udalak aurtengo Aste Nagusiko kartel lehiaketaren finalistak aurkeztu eta herritarren esku utzi du erabakia. Dagoeneko abian da irabazlea aukeratzeko bozketa, uztailaren 6ra arte luzatuko dena eta erabakiaren %66a suposatuko duena. Bi dira botoa emateko dauden bideak, bata Euskal Museora bertatuta goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte, eta internet bidez bestea, Udalaren webgunean.

bideoaren irudia
Dimensión publizitate agentziari eskeini dio EHGAM-ek bere aurtengo Urrezko Hirukia

2018-06-28

Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduak bere sariak banatu ditu Bilboko Kafe Antzokian. Urrezko Hirukiarekin omendu dute Dimensión publizitate agentzia askapen sexualerako prozesuan emandako laguntzagatik euren kanpainetan. Bestalde, trapuzko espartinaz sinbolikoki zigortu dituzte Espainiako judikatura eta Munilla apezpikua gai honetan erakutsitako jarreragatik.