Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
Gizonezko eta emakumezkoen arteko soldata-arrakala egiturazkoa da

2018-06-20

Gizonezko eta emakumezkoen arteko soldata-arrakala kronikoa bihurtu dela baieztatu du LAB sindikatuak. Gaur goizean Bilbon egindako agerraldian, sindikatuko Idazkaritza Feministak arrakalaren datuak plazaratu ditu, emakumeen egoera salatu eta bere ondorioak aurkeztu ditu.

bideoaren irudia
Makina Erraminta Bienala ireki da BECen

2018-05-29

Makina Erraminta Bienala ireki da BECen. Mundu osoko 1700 firma baino gehiago bildu dira haien produktuak eta prosezuak ikustarazteko. Presentzia handiena duen sektorea osagaiena da (%22) eta berrikuntza 4.0 industria izan da.

bideoaren irudia
Red volution, BOGA eta La Calavera garagardo ekoizleen arteko elkarlana

2018-05-14

Boga gazte kooperatiba 2014. Urtean sortu zen, mundu mailan sortzen ari zen garagardo artisau korronte berri horri aletxo bat jarri nahian , berezitasun baztuekin  Eusakal Herriko produktuen erabilera  eta ekonomi sozial eraldatzaile ikuspegia izanik.

Red volution  elkarlanean ekoiztutako garagardoa da, La calavera, gargardo ekoizle katalandarrarekin batera.

Bi garagardo ekoizle arteko harremana Bartzelona Big festivala sortu zen, jaialdiko kop57 finantza etikoan oinarritzen den kop57 laguntzaz sortutako 2 garagardo ekoizle bakarrak ziren  eta beraien arteko elkarlana derrigorrezkoa zen.

Red volution arrakasta haundia daukan America  ipa garagardoaren barietate bat, bere berezitasuna kolore gorria da, baina Red volution  arrosa kolorekoa izango da.

bideoaren irudia
'RedVolution', Boga garagardo ekoizlearen red IPA berria

2018-05-08

Boga Garagardo ekoizleak azken Red IPA garagardoa aurkeztu du, Gernikako Astra espazioan, 'RedVolution' izenarekin. Garagardo hori elkarlanean ekoiztu dute La Calavera ekoizle katalana, Koop57 kooperatiba eta Bogaren artean. Salmenten %5 bideratuko du Koop57k beste proiektu batzuetara.

Gernikako Astra espazioan egindako aurkezpenean, Bogak ekoiztutako gargardoen dastaketarako aukera ere izan da. Aurkezpenaren aurreko egunean botiralatu zuten 'RedVolution' garagardoa.

bideoaren irudia
Jabier Larrañaga: "Egungo ongizate maila mantentzeko inbertsioak behar dira jardun ekonomikoan"

2016-12-01

Gurean Gaur saioan Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun foru diputatua izan dugu. 2017ko aurrekontu proposamenaz arutu gara berarekin, besteak beste.

bideoaren irudia
Txiki Muñoz: "Sindikatu eta eragile sozialen dialektika behar da instituzioetan indar eraldatzaileak bultzatzeko"

2016-09-29

Gurean Gaur saioan, Adolfo "Txiki" Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu. Azken hauteskundeen balorazioa eskatu diogu. Ezkerreko mugimendu politikoa krisian dagoela nabarmendu du. Zentzu horretan, LAB sindikatuarekin harremanak sendotzen saiatzen ari direla aurreratu du ELAko buruzagiak eta horrek eragin zuzena izango duela iragarri du esparru politiko, sozial eta sindikalean.