Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Balmasedan San Severino jaietan euskaraldiaren alde dantza egin dute

2018-10-21
Euskaraldiari hasie emateko hilabete bat faltan, eta San Severino jaietan Balmasedako herria murgilduta egonik, aitzakia ederra topatu dute Balmasedako batzordeak euskaraldiaren alde dantzan egiteko. Enkarterri osotik sortu dira batzordeak, Zaramillotik hasi eta karrantzaraino. Estiren hitzetan jendea gogotsu eta pozik dabil lanean, izen emateak astiro joan arren.
bideoa prestatzen
Etxebarrik 2018ko Ondarearen Jardunaldietan herriko emakumeak gogoratu ditu

2018-10-21
2018ko ondarearen jardunaldien harira, Etxebarrik atzoko emakumeek udalerrian utzitako ondareari erreparatu dio. Etxebarriko emakumeek izan duten ekarpena eta garrantzia azpimarratzea izan dute helburu jardunaldiek. Bisita gidatua, testigantzak, proiekzio eta mahai inguru batekin, XX.mendeko bigarren erdialde industrialean emakumeek izandako papera eta rolak azaltzen dira, pasarte pertsonalek transmititzen duten hurbiltasun eta sinesgarritasunaz.
bideoa prestatzen
Gorka Armendariz: “Leihotikan” bizimodu bat da

2018-10-21
Ajoarrieroa saioko atal honetan Leihotikan taldeko abeslaria den Gorka Armendariz elkarrizketatu du Anabel Arraiza lankideak. Sukaldean aritzeaz gain, ikastola garaian sortutako taldearen hasieratik gaur egunerainoko nondik norakoak azaldu dizkio.
bideoa prestatzen
'Bizi' Nafarroa Oinez 2018

2018-10-21
Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak antolatu du 2018ko Nafarroa Oinez. ‘Bizi’ lelopean, jendetza elkartu da igandearekin Altsasun. Inklusibitatearen aldeko apustu berezia egin du ekimenak eta behar bereziak dituzten pertsonentzat moldatutako ibilbide eta ekintzak izan dira egunean zehar. 2019 urterako, Tuterako Argia Ikastolak hartu du lekukoa.
bideoa prestatzen
Euskaraldiaren emaitzak, ikergai

2018-10-19
Soziolinguistika Klusterrak Euskaraldiari buruzko ikerketa zientifiko bat egingo du, Eusko Jaurlaritzak eskatuta. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa horrek herritarren hizkuntza ohituretan eraginik ote duen, eta hala balitz, nolakoa den aztertuko dute.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean #49: Don Inorrez + Madeleine

2018-10-18
Aste honetako lehen erreportajean Don Inorrez ezagutuko dugu, eta horretarako Imanol Ubedarekin egin dugu hitzordua, egitasmoko sortzaile nagusiarekin. Bigarren erreportajean berriz, suarekin erre eta urakin bustiko gara, Madeleine taldearen "Su Hura" disko ederrean murgilduz. Rockatik haratago doazen doinuekin sutuko gera