Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika eta gizarte albiste nagusien bilduma

2018-10-22
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiari bilkurari, 'Cabacas auziari' eta EH Bilduk torturarekin lotura duten polizien kondekorazioez egindako salaketari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, berriz, pentsiodunen aldarrikapenak eta sexu bidezko infekzioen prebentziorako Nafarroan abiarazitako kanpaina hartu ditugu hizpide.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika eta kultura albisteen bilduma

2018-10-16
'Cabacas auziko' bigarren saioan lekukoek egindako deklarazioei, Garbialdiko langileen mobilizazioei eta urriaren 27rako Bilbon antolatutako Feministon Herriari erreparatu diegu gizarte gaietan. Politikara jota, Karlos Apeztegiaren atxiloketari eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeari Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk egindako harrerari eskaini diegu tartea. Frantziako Gobernuko ministroen aldaketak eta Eñaut Elorrietaren 'Harian' proiektua ere jaso ditugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta komunikazio albisteen bilduma

2018-10-15
'De Miguel auzian' fiskaltzak akusatu nagusiekin akordiorik lortu ez izanari, sindikatuek larunbateko manifestazioari emandako atxikimenduari eta Altsasuko auzia eragin zuen liskarraren urtemugari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte arloan, berriz, 'Cabacas auzia' eta errefuxiatuen harreraren kriminalizazioa aipatu ditugu. Azkenik, Info7 irratiaren itxieraren albistea ere jaso dugu.
bideoa prestatzen
Nafarroako piperrak: erre berriak, garbiak

2018-10-11
Hernaniko Galarretako parkinean Nafarroako piperren postua ezagutu dugu Bertan, Nafarroako hainbat herritatik zuzenean nekazariari erositako piperrak daude salgai, ekologiko nahiz konbentzionalak. Nahi izanez gero, bertan erretzen dituzte.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika, ekonomia eta kultura albisteen bilduma

2018-10-11
EH Bilduk EAJ eta PSEri Zubietako erraustegiaren auzia konpontzeko egindako eskaerari, Naval ontziolako egoerari eta Esa urtegira egingo den martxari erreparatu diegu gizarte gaietan. Etxeratek euskal preso politikoen egoeraz egindako salaketa jaso dugu politika arloan. Ekonomia gaietan, berriz, Euskal Finantzen Kontseiluaren ingurukoak bildu ditugu. Azkenik, kultura arloan, Bilboko Azkuna Zentroko programazioari erreparatu diogu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika eta gizarte albisteen bilduma

2018-10-10
EAJko Joseba Egibarrek eta EH Bilduko Maddalen Iriartek erabakitzeko eskubidearen defentsan Europako Parlamentuan egindako adierazpenak, Sare Herritarrak Espainiako Gobernuari egindako eskaerak eta Jagoba Codo larriki gaixorik dagoen presoaren lekualdatzeari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte gaietan, berriz, Espainiako Kontuen Auzitegiak Iñaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari arrazoia eman izana aipatu dugu.