Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Paul Bilbao: "Nafarroako aldaketaren gobernua ez bada euskaratik egiten, ez da aldaketa izango"

2016-02-11

Gurean Gaur saioan, Nafarroako Enplegu Publikorako lan eskaintzaren inguruan aritu gara, batez ere, Paul Bilbao Kontseiluko Idazkari Nagusiarekin. Aldaketaren gobernua izateko aldaketak, ezinbestean euskaratik ere etorri behar duela azaldu digu elkarrizketan.

bideoaren irudia
Akuilari, duintasuna igotzeko aplikazioa

2016-01-28

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Akuilari izeneko aplikazioa aurkeztu du. Euskaraz bizi nahi duten pertsonei zuzenduriko tresna da, eta kexa edo zorionak bidaltzeko aukera ematen du. Alegia, hizkuntza-eskubideak urratzen badira kexa, eta bermatzekotan zoriona. Garbiñe Petriati Behatokiaren zuzendariak eman dizkigu xehetasun gehiago.

bideoaren irudia
Euskarazko prentsa Etxebarriko tabernetan izango da

2016-01-26

Euskararen eta euskal hedabideen presentzia handituko dute Etxebarrin (Bizkaia), Berria egunkariak, Etxebarriko tabernek eta Udalak sinatutako akordioari esker. Euskararen ezagutza handitu bada ere, Etxebarrin beste pauso bat eman nahi izan dute, euskararen ikusgarritasuna handitzeko, kalean zein tabernatan.

 

bideoaren irudia
Euskararen erabileraren ondorioak, Eko-Linguaren bidez

2016-01-26

Donostiako Euskara Zerbitzuak bultzatuta, pasa den abenduaren 17an 120 gazte bildu ziren Tabakaleran euskararen erabilpenaren inguruko hausnarketa egiteko. Horretarako, EkoLingua karta-jokoa erabili zuten. Dinamizatzaileen gidaritzan, seinaka aritu ziren euskarak aurre egin behar dien oztopoen inguruan eztabaidan. Orain, ordea, dinamizatzaile hauek elkartu eta ondorioak atera dituzte.

bideoaren irudia
"Nire amaren hiria", Bilboko euskal kulturgintzari argazkia

2016-01-22

Iazko ikasturtean EKT (Euskal Kulturgintzaren Transmisioa) graduondokoa egin zuen Oihana Bartrak, eta amaierako lana da "Nire amaren hiria" dokumentala. Bilboko euskal kulturgintzaren egoeraren berri ematen duen ikus-entzunezkoa da. Hainbat kulturgileren hausnarketak eta iritziak jasotzen ditu. Bartrak berak xehetasun gehiago eskaini dizkigu.

bideoaren irudia
EkoLingua karta-jokoarekin, euskara hizpide

2015-12-22

Donostiako Euskara Zerbitzuak hiriko bost ikastetxeetako 16 eta 20 urte bitarteko gazteak bildu zituen Tabakaleran. EkoLingua izeneko karta-jokoaren bidez, euskarari buruz hitz egitea izan zen abiapuntua. Helburua, berriz, gazteak hizkuntzaren inguruan gogoeta egin eta argudio zein kontzeptu berriak mahai gainean jartzea izan zen.