Skip to main content

Milaka lagunek harrera beroa egin diote Marijaiari, 40 urte eta bakarra munduan


Hasi da Bilboko Aste Nagusia. Zorion Egileor pregoilaria eta Saioa Dominguez txupineraren eskutik, Marijaia Arriaga plazan azaldu da milaka bilbotar eta bisitarien aurrean. Hamaika Telebistak jarraipen berezia egingo du Aste Nagusi osoan zehar. Honatx, lehen saioa.


Donostiako Aste Nagusia 2018

Aste Nagusia badoa, baina aurretik Gazte Eguna falta da. Eskifaiak antolatua, bazkaria eta zenbait ekintza burutu dituzte gazte donostiarrak. Bazkarian, gainera, gonbidatu bereziak izan dira, Hiritarron Harrera Sareak bazkari solidarioa antolatu du etorkinak laguntzeko. Eguna bukatu eta suak ikusten ibili gara ere, izozkia eskuan, noski.


Bilboko Aste Nagusia 2018

Bilboko Aste Nagusia ate joka dugu, bederatzi egun eta hamar gau, bakarra munduan. Hilaren 18an, Saioa Dominguezek eta Zorion Egileorrek txupinera eta pregoilari lanak egingo dituztela, Marijaiak behar bezalako harrera jendetsua jasoko du Arriaga plazan. Bezperan, Haritz Petralanda eta Jabi Jubera lankideak txosnagunera gerturatu dira.

Donostiako Aste Nagusia 2018

Umeak izan dira gaurko protagonistak; jolasak izan dituzte goizean, bazkaria eta abordatze txikia egin dute ondoren. Bestetik, Kantujiran ere izan gara.

 


Bilboko Aste Nagusia 2018

40 urte betetzen ditu Bilboko Aste Nagusiak, Marijaia, txupinera eta pregoilariarekin batera, edizioz edizio, kartela jaietako ikonoetako bat da. Bertan, 40 urte eta 39 edizio hauetako kartelak bildu ditugu. Aurtengoa, 'Nola soinu halan zeinu' izenarekin, Jone Etxaburuk deseinatu du.

 
bannerra

bannerra