Skip to main content
bannerra

Riazorren bi puntu utzi zituen Athleticek


Deportivo 2 - Athletic 2. Zuri gorriek bi goleko aldea lortu arren, galiziarrek markagailua berdindu zuten azken minutuetan. Neurketaren analisia egin dugu, Europari begira jartzearekin batera. Asier Laraudogotia (Derio taldeko entrenatzailea) eta Asier Ormazabalekin (futbolaria) egin dugu analisia.


Harrobia

Athletic 3 - Valentzia 1. Athletic-ek garaipen garrantzitsua lortu zuen Valentziaren aurkako norgehiagokan. Zuri gorrien partidaz gain, zilarrezko mailan ari diren euskal taldeez eta Emakumezkoen Superligaz aritu gara. Garazi Muniain (futbolari ohia) eta Eñaut Barandiaran (kazetaria) izan ditugu solaskide.


Harrobia

Vila-Real 3 - Athletic 1. Zuri-gorriek galdu egin zuten El Madrigal futbol zelaian. Porrotaren azterketa egin dugu gure solasaldian, Aritza Eskandon (futbol entrenatzailea), Josu Bergara (Musikaria) eta Markel Onaindiarekin (Geuria.Info). Lehen taldearen egoera aztertzearekin batera, Bilbao Athletic-en garaipenaren inguruan ere aritu gara.

Harrobia

Athletic 3 - Getafe 1. Programaren aro berriko lehen saioan, zuri gorrien etxeko lehen garaipenaz aritu gara solasaldian. Gurekin izan dira Jose Luis Artetxe (Deia), Ramon Basaldua (Bizkaia Irratia) eta Iraia Hermosilla (Vavel Athletic). Lehen taldearen egoera aztertzearekin batera, Athletic B eta nesken emaitzen inguruan hitz egin dugu.


 
    Harrobia
    Astelehenetan, 22:00
    Euskal Herriko Lehen Mailako futbola.
    BeƱat Zarrabeitia
bannerra

bannerra