Skip to main content
bannerra

Harrobia | Bi zati, bi aurpegi Athletic-entzat


Urtzi Jauregibetia eta Eñaut Barandiarenekin asteburu honek euskal taldeentzat emandakoa aztertu dugu. Athletic-ek markagailua iraultzea lortu zuen Sporting-en aurka, Alavesek denboraldiko partidarik onena egin zuen etxean, Eibarrek beste hiru puntu lortu zuen Garitanoren itzulera egunean, Realak jipoia jaso zuen Bernabeun eta Osasunak berdinketarekin konformatu behar izan zuen.
Saioko protagonista nagusia Mikel Balenziaga izan zen, Zumarragako hegalekoari egindako elkarrizketarekin.
Emakumezkoen Ligari dagokionez, Oiartzunek balentria egin zuen Albacete mendean hartuta azken minutuan sartutako goli bati esker. Gari Argoteren neskak jaitsiera gunetik atera dira. Realak garaipena eskuratu zuen Tenerifen eta Kopako postuetara hurbildu da. Athleticek ere hiru puntuak lortu zituen Lezaman.

Harrobia

Gizonezkoen ohorezko mailako lehen itzulia amaituta, balantzea egiteko unea iritsi da. Ane Urkiri Ansola eta Rayco Sanchez-ekin batera, Realak egindako lehen erdi bikaina aztertu eta Osasunaren arazoak izan ditugu hizpide. Bartzelonak aise menderatu zuen Eibar Ipuruan eta Athletic zein Alaves berdinketekin konformatu behar izan dute. Txuri-urdinak eta zuri-gorriak Europara begira, armaginak eta gasteiztarrak sailkapenaren erdian eta gorritxoak sufritzen daude.


Harrobia

Oiartzunek garaipen historikoa lortu du asteburu honetan. Gizonezkoen Ligan, Eibarrek azken lau partidetako bolada txarrari amaiera eman zion Xixon-en irabazita, Athletic-ek eta Osasunak puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuten eta Alavesi berdinketa ihes egin zion. Hortaz gain, Kopa txapelketako final laurdenak aztertu ditugu Markel Etxebarria eta Gontzal Astorkirekin batera.

Harrobia

Asteburuan San Mamesen Athletic eta Alavesen arteko berdinketaren ostean zein Realak eta Eibarrek pilatutako porroten ondoren, Kopako norgehiagoketan jarri dute arreta gizonezkoen Lehen Mailako gure taldeekin. Horrekin batera, urte berriak ez du emaitza hoberik ekarri emakumezkoen ligako euskal taldeentzat. Guzti honen inguruan aritu gara Asier Laraudogoitia eta Garazi Muniainekin batera.


Harrobia

Futbolaren bi aurpegiak erakusten ari dira Osasuna eta Reala. Gorritxoak burua altxa ezinda dabiltza, eta txuri-urdinak bolada onean. Eibar bere erritmora doa azken berdinketarekin. Lehen mailako gure futbol taldeen emaitzak eta egoera aztertu dugu Rayco Sanchez eta Verotxu Satrustegirekin.

 
    Harrobia
    Astelehenetan, 22:00
    Euskal Herriko Lehen Mailako futbola.
    Beñat Zarrabeitia
bannerra

bannerra