Skip to main content
bannerra

Onintza Enbeita: "Feminismoan esparru babestuan ari zarela uste duzu, eta ez da horrela"


Rocio Juradoren jarraitzailea da. 12 urte zituenetik argi zuen kazetari izan nahi zuela. Umetan aitonak abestutako bertsoak lorito baten moduan errepikatzen zituen. Plazan maitatua sentitzen bada ere, ez da beti eroso sentitzen. Zakilarekin jaio eta gizon izatea erabaki izan balu, bide errazagoa izango lukeela uste du. Hurbilean, Onintza Enbeita.


Kultura

Ezizen bategatik ezagutzen badugu ere, Iñigo Ibarra da bere benetako izena. Bakarrizketa batekin hasi zuen bere ibilbidea, Euskal Herriko txoko guztiak autoestopez bisitatu zituela gogoratzen du. Nia, beste nia eta pertsonaia bereizten ditu. Eta pertsonaia eta publikoaren artean hari bat ikusten du. Hurbilean, Ander Lipus.


Kultura

Noizean behin liburu bat idazten duen etxeko-andre kazetaritzat du bere burua. 1947an Donostian jaio zen. Hondarribiko Alardean parte hartzen du Jaizkibel konpainiarekin, eta 20 urteen laburpena egitean beldurra eta laguntasuna hitzak erabili ditu. Euskara batuaren alde egin izanaz harro sentitzen da. Hurbilean, Arantxa Urretabizkaia.

Kultura

Patata tortila dela uste du gure protagonistak. 1966an Andoainen (Gipuzkoa) jaio zen eta ziurrenik euskaldun guztiak barrez lehertu gara berarekin. Martxelo Otamendi, Jose Luis Korta eta Maikruxen paperetan ikusi dugu, besteak beste. Zurian dagoen paper bat betetzea omen da zailena. Hurbilean, Anjel Alkain.


Kultura

Alkondarari zor dio arrakasta gaurko gonbidatuak. 1966. urtean Gernikan jaio zen, bizkaieraz abesten du, naturalago ateratzen zaiolako. Haren familiako bazkari guztietako protagonistak abestiak izaten omen dira, eta 50 urte baditu ere, txoko guztietan dantzatzen jarraitzen du. Eszenatokian libre sentitzen da. Hurbilean, Alex Sardui.

 
    Hurbilean
    Ostiraletan, 22:00
    Sofa bat, protagonista bat.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra