Skip to main content
bannerra

Hurbilean | Aitzol Atutxa aizkolaria


Aitzol Atutxa Bizkaiko aizkolari txapelduna da 2007az geroztik, eta Euskal Herrikoa 2014tik. Horrez gain, bere familiako enpresan egiten du lan eta txakolindegien munduan ere badabil. 28 urterekin, besterik ez, bi semeren aita da. Gauza horiei buruz eta beste hitz egin dugu berarekin.


Kultura

Besteak beste Hesian taldeko kide den Zuriñe Hidalgo musikaria izan dugu Hurbilean saioan. Besteak beste diogu, horrekin batera haurrentzako telebista saioan ari baita lanean. Ez da, ordea, telebistan aritzen den lehen aldia. Lehen pausuak bertan eman zituen eta azaldu digunez, haurtzarotik izan du mikrofonoa eskuan. Gaur egun, batez ere, Hesian taldeko kide izateagatik da ezagun eta zale asko ditu. Honek guztiak bere egunerokoan zein eragin izan duen eta gustoko ote duen galdetu diogu beste gauza askoren artean.


Kultura

Karlos Arguiñano sukaldaria eseri da gurekin. Bere egunerokoa gertutik ezagutzearekin batera, sukaldaritzako grina nondik datorkion galdetu diogu. Baita bere haurtzaroaz dituen oroitzapenez ere. Horrekin batera, bere telebistako ibilbidea errepasatu dugu, Euskal Herrian, Espainian zein Argentinan. Nola ez, bata bestearen atzetik kontatu dituen txisteez eta umore onez lagundurik igaro dugu elkarrizketa berezitua.

Hurbilean

Ines Osinaga Gose taldeko abeslari eta musikaria eseri da gurekin. Soinu txikiari zergatik eman nahi izan dion bestelako izaera, eta horrek zein oztopo eragin dizkion galdetu diogu, bestea beste. Gainera, askotan sortu dute zeresana bere kantuetako letrek eta horren inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. Eta nola ez, abiatzear diren kontzertu biran zer topatuko dugun ere aurreratu digu.


Hurbilean

Ibilbide luzea egina duen Mireia Gabilondo aktorea elkarrizketatu dugu. Une honetan, zuzendari lanetan, "Florido pensil, neskak" obrarekin buru-belarri dabil, baina gurera etortzeko tartea hartu du. Aktore, gidoilari eta zuzendari izateak bere bizitza nola baldintzatu duen, zein momentu on eman dizkion edota gaur egun zein kezka dituen galdetu diogu besteak beste.

 
    Hurbilean
    Ostiraletan, 22:00
    Sofa bat, protagonista bat.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra