Skip to main content
bannerra

Hurbilean | Markel Irizar txirrindularia


Markel Irizar txirrindularia gertutik ezagutzeko plazera izan dugu. Ibilbide luzea darama txirrindulari oñatiarrak eta gaur egun Trek taldeko kidea da. Ez du, ordea, bide erraza izan. 22 urterekin atzeman zioten minbizia eta besteak beste, bere baikortasunari esker egin zuen aurrera. Guztiz sendatuta, atzera begiratuz, une zail horiek irakatsi dioten guztia elkarbanatu du gurekin.


Kultura

Alaia Martin oiartzuarrak hasi berri den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan du burua. Bere saioei urri amaieran ekingo badie ere, berezia izan ohi da txapelketaren urtea. 2011ko txapelketan anaiarekin batera iritsi zen finalera eta hirugarren gelditu zen. Nola oroitzen duen hura eta Alaia Martinek bertsolaritza nola bizi duen ezagutu dugu gertutik.


Hurbilean

Hurbilean saioko besaulkian Jon Plazaola urretxuarra izan da bigarren gonbidatua. Azken hilabeteetan oihartzun handia aktore lanek eman badiote ere, aurkezlea, gidoilaria eta zuzendaria ere bada. Orain bizi duen arrakastaz, "Ocho apellidos vascos" filmaz edota "Allí abajo" telesailaz eta honek guztiak bere egunerokoan eragin duen aldaketaz galdetu diogu besteak beste.

Kultura

Esne Beltza bandako trikitilari eta ahotsa ekarri dugu lehen atalera. Etzakit taldearekin arrakasta handiko ibilbideari ekin zion. Ondoren etorri ziren 4itzal edota The Solanos taldeak. Baita Fermin Muguruzarekin batera bizitzakoak ere. Horretaz guztiaz eta egun bizi duen egoeraz galdetu diogu.


 
    Hurbilean
    Ostiraletan, 22:00
    Sofa bat, protagonista bat.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra