Skip to main content

AtxuriGorri elkarteak instituzioek ematen ez dieten harrera ematen ari die 60 bat migranteri


Atxuriko saskibaloi kantxa batean egiten dute lo Bilbon babesik gabe dauden 60 migrantek. Instituzioek hiru egunez aterpetxe batean lo egiteko aukera ematen die trantsitoan dauden pertsonak direla argudiatuta. Horren kontra, hainbat elkartek salatu dute horietako askok Bilbon geratzeko intenzioa daukatela eta administrazioak utzitako zuloa betetzen saiatzen dira, gauero produktu freskoak afaria presta dezaten, mantak eta esterillak eskeintzen dizkiete migrateei.


Gurean Gaur

«Urrats bat marraztuz etorkizunean» lelopean, uztailaren 25etik 28ra Eskola Ibiltaria antolatu  du Ikasle Abertzaleak taldeak. Sakana zeharkatuko dute, Irurtzunen hasi  eta Altsasuraino. Bidean zehar, ikasturtean landutako borroka lokal eta ildo ezberdinak elkar banatu eta horien inguruan hausnartuko dute. Ekimenaren barruan, mendi ibilaldiak, formakuntza saioak, tailer praktikoak eta kontzertuak ere egongo dira.

 


Gurean Gaur

Asteburu honetan nazio kongresua egingo du PDeCATek eta horren aurretik, Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuak Marta Pascali ohartarazi dio alderdia zuzentzeko aurkezten bada, Puigdemontek alderdia utziko duela.

Gurean Gaur

Sare Herritarrak eta Bagoazek antolatuta Mont de Marsango espetxetik Zaballakora abiatutako bizikleta martxari erreparatu diogu. Horrez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako AHT lineak elkartuko diren Bergarako lotunearen bigarren zatiko eraikuntza lanak esleitu izana ere aintzat hartu dugu. Besteak beste, Euskaltzaindiaren mendeurrenari ere eskaini diogu arreta.


Gurean Gaur

Gurean Gaur albistegiko lantaldeak oporrak hartu ditu abuztuaren 27ra arte. Egun horretatik aurrera, eskura izango duzue Hamaika Telebistako ohiko albistegi zerbitzua. Ordura arte, uda ona pasa!

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra