Skip to main content
bannerra

Aizank! / Genero ikuspegia institutuan


Zazpigarren atalean, Biurdana BHIko institutuko ikasleekin genero ikuspegiaz aritu gara. Bestalde, Lastotan kooperatibako Oihana Belokirekin ligoteoaz hitz egin dugu. Azkenik, Asier Ormazabal Lizarte taldeko txirrindularia elkarrizketatu dugu.


Aizank!

Seigarren atalean, Zizur Txikiko San Fermin Ikastolara hurbildu gara euskararen inguruan hitz egiteko. Hegoak Elkartearen ibilbidea eta lana ezagutu dugu Itzi eta Eiderren bidez. Bestalde, Gaztezuloren eskutik Gaizka Izagirrek “Pantaila Txikian" bideoblogaren atal berri bat izan dugu.


Gizartea

Bosgarren atalean, Biurdana Institutuan LOMCE legeaz hitz egiten segitu dugu. Bestalde, Hegoak elkarteak “droga-pertsona-testuingurua” harremana azaldu digu. Azkenik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak bultzatu duen "Laguntza" programa ezagutu dugu Aitor Lakastaren bidez.

Gizartea

Laugarren atalean, Biurdana Institutuko Asier Azpilikueta irakaslea eta Aida ikaslea LOMCE legeaz aritu zaizkigu. Bestalde, Hegoak elkarteko kideekin drogen sailkapena egin dugu. Bukatzeko, Altxatu musika taldeko kideek “Hegalak Astinduz Aitzina” diskoa aurkeztu digute.


Gizartea

Hirugarren atalean, Barañaingo Alaitz Insitutua bisitatu dugu, kultura erabiltzeko ohiturez hitz egiteko ikasleekin. Bestalde Hegoak elkartearekin tabakoaz aritu gara. Euskal proiektuak bultzatzeko saria eskaintzen duen Euskararen Ginkanaren 5. edizioa aurkeztu digute Itsaso Olaizolak, Iurdana Acasusok eta Maite Agirrek. Bukatzeko, datozen asteetan gurekin kolaboratuko duen Lastotan kooperatiba ezagutu dugu.

 
    Aizank!
    Gazteei zuzenduriko saio bizia.
    Iosu Ganuza
bannerra

bannerra