Skip to main content
bannerra

Aizank! / Gazteen arteko harremanak


Bigarren atalean, Txantretako Eunate ikastetxean izan gara lau ikaslerekin solasean. Hautaturiko gaia: gazteen arteko harremanak. Bestalde, Hegoak elkarteko kideek komunikabideen eta drogen arteko harremanez hitz egin digute, eta Atarrabiako Iñurriek bidalitako bideo laburpena eskaini dugu.


Aizank!

Nafarroako gazteei begira jarri gara denboraldi berrian. Lehen atalean, Pedro de Atarrabia institutuko gazteekin izan dugu solasaldia: zein sare sozial erabiltzen dituzte eta nola? Bestalde, Aintzane Gorria borrokalariarekin hitz egin dugu, eta Hegoak elkarteak aholkolaren inguruko aholkuak eman dizkigu. Azkenik, Nafarroa Oinez festa izan dugu protagonista.


Aizank!

Fray Juan de Zumarraga-Durango ikastetxeak DBH, batxilergoa eta lanbide heziketa eskaintzen ditu. Urteetako esperientziari esker, giro paregabean eta ikaslearen beharrei erantzunez egiten dute lan. Hori horrela, une honetan burutzen ari diren ekintza eta proiektuak ikustearekin batera, ikastetxeko instalazioak ezagutu ditugu.

Aizank!

Aizank! saioan, aste honetan, Lea Artibai ikastetxean FMP, Fabrikazio Mekanikako Produkzioaren Programazioa izeneko zikloa ezagutu dugu bertako irakasle eta ikasleekin.


Aizank!

Ohikoa izaten da gazteen artean pertsonaia famatuen joerak jarraitzea. Hedabideek bultzatzen dituzten tendentzietatik at mugituz gero, baztertua sentitzeko arriskua sentitzen dute askok. Baina zer dela eta gertatzen da hori? Honetaz aritu gara hizketan Zubiri-Manteo ikastetxeko gazteekin.

 
    Aizank!
    Gazteei zuzenduriko saio bizia.
    Iosu Ganuza
bannerra

bannerra