Skip to main content
bannerra

Ertzak / Eurogunea: batasuna ala desoreka?


Zer gertatzen da Eurogunean herrialde batek zorra ordaintzeari uko egiten badio?  Eurogunea batasunaren sortzaile ala aberastasunaren desorekaren bultzatzailea da? Joseba Felix Tobar Arbulu, Joseba Barandiaran ekonomilaria eta Enrike Galarza ekonomilari eta irakaslearekin hitz egin dugu


Gizartea

 TTIP nazioarteko hitzarmenaz aritu gara. Europako eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza ituna da aipaturikoa, batzuek diote aldaketa ona izango dela eta enplegua sortuko dela. Beste askok ordea ozen diote gezur handia dela. Ikuspuntu ezberdinak lantzeko, Izaskun Bilbao (EAJren europarlamentaria), Josu Juaristi (EH Bilduren europarlamentaria),Mikel Zurbano(ekonomialaria) eta Josu Osta ATTAK mugimenduko kidearekin hitz egin dugu.


Ertzak

Klima aldaketa ikuspegi ekonomikotik landu dugu. Izan ere, galdera batek kezkatzen gaitu: klima aldaketak porrot ekonomikora eramango gaitu edo gure eredu ekonomikoaren hutsegiteen ondorio zuzena da? Hainbat aditurekin izan gara.

Gizartea

Zer nolako lotura dute Euskal Herria, Katalunia eta Eskoziako mugimendu independentistek Greziako Syriza eta 15M mugimenduarekin? Horri begira jarri gara Martxelo Diaz, Jule Goikoetxea, Jon Azkune eta Koldo Bilbaorekin.


Ertzak

"Beldurra lekuz aldatuko dugu" lelopean hainbat manifestazio egin ziren iragan udan. Eztabaida mahai-gainean jarri zuten, eta horri begira jarri gara programan, mugimendu feministari ahotsa emanez. Kattalin Miner, Idoia Arraiza, Izaskun Landaida eta Hegoa Ugalderekin hitz egin dugu.

 
    Ertzak
    Asteazkenero, 21:30
    Jendarte gaiak.
    Nagore Uriarte
bannerra

bannerra