Skip to main content
bannerra

Zaindu Zaitez / Ekoizpen jasangarria


Azken hamarkadetan, elikagaiak modu jasangarrian ekoizteko sistema ezberdinak sortu dira. Horietako bat da ekoizpen integratua. Maider Irisarrik esnearen ekoizpen integratua nola egiten duten azaldu digu. Bestalde, sexuen hezuntza osasuntsu baten gakoak azaldu dizkigu Erika Salvatierra sexologoak.


Gaikakoa

Sexologiaren bidez elikatu gara. Gure desioen eta fantasien iturriak aztertu ditugu Erika Salvatierra sexologoarekin. Hain zuzen ere, nola elikatzen dira gure desioak? Bestalde, algek dituzten mineral eta propietateen berri izan dugu. Bukatzeko, homeopatia eta botika generikoen inguruan zer den egia argitu digu Juan del Arco farmazialariak.


Gaikakoa

Zergatik dira egungo haurrak lodiagoak? Elikadura aldaketak bere ondorioak ekarri ditu. Gaiari heltzeko Xabier Txakartegi pediatrarekin eta Nagore Enciso dietistarekin hitz egin dugu. Horrez gain, txertoaren balioaz aritu gara Juan del Arco farmazialariarekin.

Gaikakoa

Azken datuek esaten dutenez gurean lau pertsonetatik hiruk, minbizia garatuko du bere bizitzan zehar. Gainera, tamalez, minbiziak adin eta sexu guztietako pertsonengan du eragina. Gaitzaren inguruan sakon hitz egingo dugu eta horretarako lau gonbidatu izango ditugu; lau emakume. Lau ikuspuntu, lau bizipen ezberdin.


Gaikakoa

Gure gorputzarekin dugun harremana, mugimendua eta dantzaren bidez aztertu dugu Oskar Estangarekin. Fisikoki, mentalki eta emozionalki dantzak daukan balioaz hitz egin digu bere esperientziatik. Bestalde, galdera bati erantzuten saiatu gara. Zein da jatea eta elikatzearen arteko ezberdintasuna? Makrobiotikaren ikuspuntutik landu dugu.

 
    Zaindu Zaitez
    Ohitura osasungarriak.
    Ane Azkue
bannerra

bannerra