Skip to main content
bannerra

Zaindu Zaitez / Zeliakiaren egia


Gaixotasun zeliakoa edo zeliakia dutenek, glutenarekiko intolerantzia dute. Jakina da zereal hainbatek dutela glutena. Gaiari heltzeko Nafarroako zeliakoen elkartera jo dugu xehetasun gehiagoren bila. Era berean, gaixotasuna ulertzeko informazio gehiago eman digute Juan del Arco farmazialariak eta Nerea Segura dietistak.


Zaindu zaitez

Begietara begiratu ez, soinu arraroak, … Jarrera hori duten haurrek zerbait adierazten dute. Hori da guk kanpotik ikusten duguna. Ordea, horren atzean arrazoiak daude. Izan ere, haur horiek behar bereziak dituzte, eta heziketa berezitua eskaini behar zaie. Autismoaren gaia adituekin landu dugu.


Zaindu zaitez

Jendarteko gainontzeko arloetan gertatu izan den bezala, urteetan zehar, zientziak eta honen barruan osasunak berak ere, gizonen gorputzak baino ez ditu aztertu, emakumeen sintomei arreta txikiena jarri gabe. Beste batzuetan gehiegizko medikalizazioa izan da nagusi. Programa berezia eskaini diogu gaiari adituen iritziarekin.

Zaindu zaitez

Antibiotiko edo botika jakin batzuekiko erresistentziak asko handitu dira azken hamarkadan.  Horri buruz galdetu diogu Juan del Arco farmazilariari. Bestalde, azukrearen ingurukoak argitzen saiatu gara. Pozoina da? Garbiñe Etxaniz makrobiotikan adituak du erantzuna. Bukatzeko, Medicus Mundi elkartearen ibilbidea errepasatu dugu.


Zaindu zaitez

Duintasunez hiltzeko eskubideaz hitz egiteko aukera izan dugu. Gaia tabua izan arren, jorratzeko beharra ikusi dugu, eta Iñaki Peña medikuarekin izan gara. Bestalde, Nerea Segura dietistak elikadura hautu ezberdinen inguruan hitz egin digu. Azkenik, hagineko mina kentzeko erremedioa ezagutu dugu.

 
    Zaindu Zaitez
    Ohitura osasungarriak.
    Ane Azkue
bannerra

bannerra