Skip to main content

ARTEKALE: BEC-eko finalean, Lujanbio garaile


Maialen Lujanbiok irabazi zuen Euskal Herriko Bertso Txapelketa. Bigarren aldia da hernaniarrak txapela janzten duela, erabat beteta zegoen Bizkaia Arenan. Artekale saioaren ardatz nagusia, BEC-en bizitako emozio eta zirrarak.


Artekale

Atal berri honetan, Bilbon burutuko diren bi jaialdi izan ditugu hizpide: Musika-Música eta Zinegoak. Horiek horrela, Beñat Zarrabeitia lankidea Bilbao700 Fundazioko arduradun den Josune Ariztondo elkarrizketatu du. Aurtengo edizioan, Musika-Música ekimenak, gerrate arteko tartea hartuko du aintzat eta musika ez ezik, artearen beste diziplina batzuk uztartuko ditu.

Bestalde, Jabi Jubera eta Haritz Petralanda lankideak, Zinegoak -Gaylesbotrans zine jaialdiko- kideekin egoteko aukera izan dute. Besteak beste, Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin eta Maren Gonzalez programatzailearekin.


Artekale

Datorren otsailaren 24an, Landako gunean, euskal presoen eskubideen alde Bizkaian urtero egiten den hitzordu musikalak edizio berri bat ezagutuko du. Hamaika Telebista bertan izango da, Naiz-ekin batera, ekimenaren babesle gisa. Gainera, Hamaika Telebistaren eskutik, 15 lagunek sarrera bikoitzak eskuratu dituzte.

Artekale

Jonebati Zabala lankideak gidatutako beste saio batean, kulturarekin lotutako gaiak izan ditugu hizpide. Besteak beste, Uxue Alberdi idazle elgoibartarraren "Jenisjoplin" liburua. Horrekin batera, Enekora proiektu musiskal berezia ezagutu dugu.


Artekale

Kora musika tresna afrikarraren doinuen bidez Afrikako sustraietatik Euskal Herrirako bidaia bat planteatu nahi diete entzuleei. “Maitatzea nahiago” du izena taldearen bigarren diskoak, eta proiekzioz eta dantzaz beteriko ikuskizuna prestatu dute lana jendaurrean aurkezteko.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra