Skip to main content
bannerra

Tanger, errealitatea eta ametsa nahasten diren hiria


Marokoko Tanger hirian bizitako esperientzia intentsoak ekarri dizkigu Txelu Angoitia argazkilariak ArteKalera. "Tanger Dream" argazki liburua argitaratu berri du, bertan ateratako irudi eta bizipenak bilduz.
 

Musika

Arabako Oion herriko kultura arteko elkarbizitza hobetzeko proiektuaren emaitza da "%100 Oion" diskoa. Maite Arroitajauregi Mursego eta Idoia Zabaleta proiektuaren bitartekaria gurean izan ditugu, ekimen polit honen ingurukoak kontatzen.


Ondarea

Hogei urte igaro dira Donostiako Koldo Mitxelena sortu zenetik, eta hasierako funtzioak aldatuz joan direnez, espazioa birkokatzeko ordua dela uste du Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuak. 

Artekale

Uxoa Zumetak, Jose Luis Zumeta aitak eta berak Usurbilen duten estudioko ateak ireki dizkigu. Euren lantokia, sormen prozesua eta lan bukatuak ikusi ahal izan ditugu bertan.


Musika

Ekainaren 28an Getxo Jazz jaialdiaren 41. edizioa abiatuko da, uztailaren 2ra arte. Kultura eskaintza zabala dakar aurten ere, 17 kontzerturekin.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra