Skip to main content

"Aureo" ikuskizuna eta Joxe Miel Bidadorren pastorala


Asteburuko kultura agendari dagokionez, bi estreinaldi nabarmendu ditugu. Batetik, Dantzaz konpainiak "Aureo" ikuskizuna aurkeztuko du Bilboko Arriaga antzokian. Bost pieza laburrez osatuta dago, eta estilo ezberdineko dantza dastaketa da. Iruñean, berriz, Joxe Miel Bidadorren omenezko pastorala aurkeztuko dute.


Kultura

Bi aktore jarri ditugu aurrez aurre. Medikuntza ikasi zuena eta ikus-entzunezko komunikazioa ikasten dabilena. Hau da, Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy. Erreportajeen tartean, berriz, Katixa Agirre idazlearen "Atertu arte itxaron" nobelan barneratu gara, eta Larregi taldearen "Pantomima" lan berria ezagutu dugu. Asteburuko kultura agendari dagokionez, Dantzaz konpainiaren "Aureo" ikuskizunaren estreinaldia nabarmendu dugu. Baita ere, Iruñean ikusgai izango den JoxeMiel Bidador pastorala.


Kultura

Bertsolari belaunaldi berriaren ikono bilakatu ziren 90ko hamarkadan, 25 urte daramatte plazaz plaza bat kantatzen. 25 urte bertsotan, puntu eta errima artean. Unai Iturriaga eta Igor Elortza, aurrez aurre.

Kultura

Crowdfunding edo finantzaketa kolektiboa euskaraz posible da? Bai, eta Karena du izena. Oinarrian, sormenari ateak ireki eta auzolanean oinarrituriko proiektuek finantzaketa lortzeko bitartekoa da. Karena plataformako hiru proiektu ezagutu ditugu: Elearazi, Jazpana jaialdia eta Hutsa musika taldearen “Amnesia” disko berria.


Kultura

Marabilli Sormen Festibalaren III. edizioa egingo dute Ondarroan, urriaren 1etik 4ra. Askotariko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Hala nola, kontzertuak, errezitaldiak, zinema emankizunak eta beste. Aitzol gogoan, festibalaz aritu gara Kirmen Uribe eta Alex Sarduirekin.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra