Skip to main content
bannerra

Bat-Batean | Bertso saio berezia Lasarte-Orian


Maiatzaren 6an bertso saio berezia egin zuten Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean musika, dantza eta bertsoa nahastuta. Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña aritu ziren bertsotan. Saioaren momentu onenak jaso ditugu.


Bat-Batean

Laugarren aldiz jantzi zuen Nafarroako txapela pasa den apirilaren 8an Julio Soto gorritiarrak. Iruñeko finalaz eta bere bizipenez aritu gara txapeldunarekin. Gainera, finaleko bertsoaldi onenak jaso ditugu.


Bat-Batean

Otsailaren 5ean, Amurrion, Unai Iturriaga, Oihane Perea, Izar Mendiguren, Iñaki Viñaspre, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra aritu ziren bertsotan. Otsailaren 11an, berriz, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Alaia Martin igo ziren oholtza gainera Lezon. Bi saioen bertsoaldi onenak jaso ditugu.

Bat-Batean

Lasarte-Oriako Xirimiri elkartean bertso afari literarioa egin zuten otsailaren 18an. Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi aritu ziren bertsotan. Eider Rodriguezek prestatu zuen trama. Saioaren bertsoaldi onenak jaso ditugu.


Bat-Batean

Otsailaren 25ean egin zuten urteroko bertso afaria Mutiloako ostatuan. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze aritu ziren bertsotan, librean, "berrikuntza eta tradizioa" tematikaren bueltan. Saioaren onena jaso dugu.

 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra