Skip to main content
bannerra

Sasoi onean 22.saioa: Josefina Arregi psikoklinika


Josefina Arregi psikoklinikan izan gara. Buruko gaitzak dituzten pertsonak hartzen dituzte bertan, eta errealitate berrira egokitzeko aholkuak ematen dizkiete. Izan ere, heldu egiten garen heinean ohikoa da memoria arazoak izatea, eta horrek ohiturak, harremantzeko moduak, zaintza eta bestelakoak aldatzera behartzen gaitu. 


Sasoi onean

Osasuna eta zahartzaroarekin lotutako gaiak aztertuko ditugu beste behin ere. Garuna kaltetzen duten gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonekin lanean aritzen diren Lantegi Batuak elkartea eta Josefina Arregi poliklinika bisitatu ditugu.


Sasoi onean

Sasoi Onean saioan, adineko pertsonekin lotutako gaiekin jarraitu dugu. Hala, Marian Gerrikabeitia errealizatzaileak egindako "Nora goaz?" dokumentala ezagutu dugu. Horrekin batera, sexualitatea edo elikaduraren gisako aferak izan ditugu hizpide baita.

Sasoi onean

Hamabosgarren atalean, askotariko aholkuak jasotzearekin batera, Euskal Eskola Makrobiotikoak eginiko platera dastatu dugu. Zaharren egoitza bat bisitatu eta hirugarren adinean aerobikak duen garrantzia ikusi dugu.


Sasoi onean

Hamalaugarren atalean, Euskal Eskola Makrobiotikora itzuli gara errezeta berri baten bila. Askotariko aholkuekin batera, zaharren egoitza bat bisitatu eta Nagusilan elkartearen lana ezagutu dugu.

 
    Sasoi Onean
    Adineko pertsonei eskainia.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra