Skip to main content
bannerra

Sasoi Onean / Kattalinen egunerokoa


Seigarren atalean, protagonista bat izan dugu: Kattalin, Leitzako andrea. Etxez etxeko zerbitzua jasotzen du, eta horrek bere egunerokotasunean nola eragiten duen kontatu digu.


Gizartea

Bosgarren atalean, Etxarri Aranazko familia langileen errealitatea ezagutu dugu. Horrekin batera, elikadura, farmazia eta sexologia aholkuekin borobildu dugu saioa.


Gizartea

Laugarren atalean, Leitzako familia langileen egunerokoa zein den jakin nahi izan dugu. Horrekin batera, Berriketan egitasmoaren xehetasunak ezagutu ditugu. Sexologia eta farmazia aholkuak ere ez dira falta izan.

Gizartea

Hirugarren atalean, familia langileen errealitatea ezagutuko dugu. Horrez gain, Ducha Ya enpresak Hego Euskal Herrian egiten duen lana ere bertatik bertara ikusi dugu. Farmazia eta sexologia aholkuekin osatu dugu saioa.


Gizartea

Bigarren atalean, Euskal Eskola Makrobiotikoan izan gara. Bestalde, Junkal Otxotorena Leitzako gizarte langilearen eskutik bertako errealitatea ezagutu dugu. Eta amaitzeko, sexologoaren aholkuak jaso ditugu.

 
    Sasoi Onean
    Adineko pertsonei eskainia.
    Irati Sarasua
bannerra

bannerra