Skip to main content
bannerra

ElkarRekin / Olinpiadak eta animaliak


Asvona elkarteko Irati Esteban eta Mikel Muru boluntarioekin izango gara lehenengo erreportajean. Nafarroako boluntario olinpikoen elkartean aritzen dira kirolariak laguntzen. Josune Azpiroz psikologoarekin, berriz, animaliekin lan egiten duen  Bocalan Biak Bat egitasmoa ezagutuko dugu.


Gizartea

Life irekibai proiektuko Ana Barela teknikaria izango dugu lehenengo gonbidatua. Berarekin proiektua bera eta proiektuan aritu diren Baztango udaleko zinegotzi Juan Kruz Iriarte, hondakin teknikari Miren Meoki eta Lesakako Tantirumairu ikastolako zuzendari Aitor Irazoki ezagutuko ditugu.

Isabel Cuberori esker, berriz, hainbat herrialdeko egoera jasoko dugu.  Medikua da bera, eta Niger, Colombia, Haiti eta Afrika Erdiko Errepublikan izan da bertako herritarren bizi baldintzak hobetzeko lanean. Egun Luzaidetik jarraitzen du laguntza eskaintzen.


ELKARREKIN

 

Familia urrun duten haur eta nerabeek gabezia ugari dituzte, baina beharren artean bat nagusitzen da: maitasuna. Hezur-haragizko besarkadak behar dituzte. Horretan laguntzen duten harrera familiak ezagutuko ditugu.

Gaurko bigarren erreportajean Irati Jimenezekin izanen gara. Zuzenbidea ikasten ari zela Salhaketa elkartea ezagutu, eta geroztik bertan aritzen da presoen eskubideen alde borrokan.

 


 
    Elkarrekin
    Ostiraletan 21:30ean
    Lohizune Amatria
bannerra

bannerra