Skip to main content
bannerra

MusikaZuzenean TB #43: Izaro eta Koban


Koloretsu eta dantzagarri dator Musikazuzenean Telebistaren atal berri hau.

Donostian egin dugu hitzordua Izaro abeslariarekin "Eason" diskoa berria besapean. Donostia bera izan da disko honen ardatz nagusia eta Urgull mendiko paraje ederrean solastu gara berarekin luze eta zabal.

Erritmoz aldatu eta bigarren erreportajean Koban taldea ezagutuko dugu. Musikalki haize freskoa ekarri dute, elektronika, trikia eta ahots jokoekin dantza egiteko musika ekarriz gurera.
 


Musika Zuzenean

Gaurko MusikaZuzenean TB saioak txosnagune zaporea izango du! Road Movie berezian DJ Bull eta DJ Elepunto gure fuegonetan aartu ditugu euskal giroko musika festa guneez solasteko! Bi DJ handi hauen bizitza lau gurpilen gainean!


Musika Zuzenean

MusikaZuzenean Telebistako atal berri honek Rukula zaporea izango du lehen erreportajean. Usurbil herrian egin dugu hitzordua Rukula taldearekin, argitaratu berri duten "Hazi Beltzak" diskoa ezagutzeko. Musika intsrumentala jorratzen du laukoak, emozioak eta intentsitateak doinuekin trasmitituz

Bigarren erreportajean, berriz, Beñat Antxustegi ezagutuko dugu. Physis versus Nomos bezala argitaratzen ditu bere kantuak, bakarka, bikoan edo banda formatuan jotzea gustuko duelarik. Musika egiteaz gain, estudioko lana maite du, bai eta pedal edo bestelako tramankuloak sorkuntzea ere.

Musika Zuzenean

Olatz Salvador musikaria izango da MusikaZuzenean telebistako lehen erreportajeko protagonista. musikari donostiarrak bakarkako bideko lehen diskoa kaleratu berri du "Zintzilik" (Airaka diskoetxea) izenpean, eta musikalki, indie pop giroetan dator, kantu goxo eta ederrekin.

Bigarren erreportajean irratiaren FM uhinetan barna murgilduko gara. Gasteizko Hala bedi irratiko 3 Kortxea saioa nola egiten duten ezagutuko dugu, eta horretarako Jon, Andrea eta Aitorrekin bildu gara estudioan. Duela 20 urtetik hona martxan da 3 kortxea irratsaioa, eta bertan, astero Euskal Herriko musika eszena errepasatzen dute bi orduko saioan.


Musika Zuzenean

Berri Txarrak taldearen inguruko ordu erdiko saio monografikoa prestatu dugu gaurko saioan, taldearen azken diskoa eta azken urteak oinarri.
Atzera begira egon gabe, "Infrasoinuak" aroa hartu dugu hizpide Pasai San Pedroko kalean Gorka, David eta Galderrekin egindako elkarrizketa mamitsuan. Ikus eta goza! Ez dadila haruia eten!

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra