Skip to main content
bannerra

GG+: Egunkaria-ren itxiera gogoan eta Anna Gabriel Suitzan


Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, asteko aktualitateari errepasoa eman diogu Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibarren parte hartzearekin. Besteak beste, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren urteurrena, Anna Gabrielen egoera, Espainiar Estatuan ereserkiaren inguruan sortutakoak eta Euskal Herrian Rafa Diezek Naiz-en eskainitako elkarrizketari heldu diogu.


Gurean Gaur +

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar Estatua zigortu du Igor Portu eta Mattin Sarasolari emandako tratu txar eta torturengatik Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren hirugarren puntua urratzeagatik. Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, aste berezi honetan, gaia hizpide izan genuen. Berarekin batera, Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar aritu ziren.


Gurean Gaur +

Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar solaskide izan ditugula. Autogobernu ponentziaz gain, Julen Ibarrola gazteak jasotako zigorra, Mari Paz Casanovari Mozal Legea aplikatu izana, Kataluniako egoera, Goya Sariak edo Martxoak 8ko greba feminista izan ditugu hizpide.

Gurean Gaur +

???? 21:30etatik aurrera #GureanGaur+ saioa Ekhiñe Ato, gaurkoan Delorean partikularrean sartu eta 1991 urtera joango da! ???? Itzultzean Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar bidelagun izango ditu #Katalunia zein #IñigoMartinez-en inguruan mintzatzeko! Ez galdu hamaika.eus-en


Gurean Gaur +

Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibarrekin batera #Cabacas Iñaki Soto eta JoneGoirizelaiaren adierazpenak #Katalunia #Puigdemont#RajoyRepublica #Otxarkoaga eta beste hainbat kontu

 
    Gurean Gaur +
    Gurean Gaur +
    Gurean Gaur +
bannerra

bannerra