Skip to main content

Bonaparte printzeak XIX. Mendean euskararen inguruan egindako eskuizkribuen bilduma digitalizatu eta argitaratu berri dituzte


Modu honetan, hemendik aurrera, eskuragarri daude interesdun guztiendako, Gobernuaren artxibo irekia webgunean. Bildumak euskaraz zein gazteleraz, frantsesez eta bestelako hizkuntzetan dauden dokumentuak jasotzen ditu.


Gurean Gaur

Mbolo Moye Doole migrateen eskubideen aldeko elkarteak eta SOS arrazakeriak kontzentrazioa egin dute Bilboko Gobernu Ordezkaritzaren Atzerritarren Bulegoaren aurrean, beren hitzetan, "klandestinitatera itzularaziko dituen" neurri baten aurka protesta gisa.


Gurean Gaur +

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiar Estatua zigortu du Igor Portu eta Mattin Sarasolari emandako tratu txar eta torturengatik Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren hirugarren puntua urratzeagatik. Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, aste berezi honetan, gaia hizpide izan genuen. Berarekin batera, Beñat Zarrabeitia eta Egoitz Askasibar aritu ziren.

Gurean Gaur

Gasteizko Legebiltzarrean, fiskalitateari buruzko osoko bilkura monografikoa egin dute, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek bultzatuta. EAJk, PPk eta PSEk adostutako zerga erreforman parte hartu ez duten bi alderdiek PSEri eskatu diote zerga politikan aliantzak alda ditzala. Bi alderdien hitzaldiekin abiatu da eztabaida eta indar berezia jarri dute PSE-EEri akordioan parte hartu izana aurpegiratzeko. Biei kontra egin die Alexia Castelo sozialistak, Nafarroako egoera hizpide hartuta. Casteloren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean jarriko diren neurrien "%95" martxan daude Nafarroan, eta Podemosek nahiz EH Bilduk babestu dituzte, ondorioz, koherenteak izateko eskatu die.


Gurean Gaur

Egoi Alberdi euskal preso ohiaren ama den Mari Paz Casanovari 50 eurotako isuna jarri diote Mozal Legearen aplikazioan. Semea espetetik atera zen egunean, Navalcarneroko espetxearen atarian identifikatu egin, ustez "komunikatu gabeko elkarretaratze baten

bannerra