Skip to main content

Atearen Bestaldetik: Torturak Euskal Herrian utzitako arrasto latza aztergai


Milaka izan dira azken hamarkadetan torturaren eragin latzak pairatu dituzten herritarrak. Torturaren Aurkako Egunean, praktika anker hau pairatu duten bi lankide aurrez aurre jarri ditugu- Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendaria eta Miren Azkarate Hamaika Telebistako kazetaria. Euren arteko solasaldiarekin batera, memoria ariketa, eta bestelako testigantzak bildu ditugu. 2010an torturatu zuten Eneko Compains EHUko doktore eta zuzenbide irakaslearena, Amaia Izko abokatuarena eta Oihana Barrios sikologoarena.


Gurean Gaur

Espainiak Igor Portu eta Mattin Sarasolari “tratu txarrak” eman zizkien; “tratu ez-gizatiarra” eta “humiliagarria” eman zien ETAko kideei 2008an, atxilotu zituztenean. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez ebatzi du Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu egin zuela, edukiz —tratu txarrak emanda— nahiz prozeduraz —horiek ez ikertuta—; eta Estrasburgoko Auzitegiko hiru magistratu urrunago ere joan dira beren ondorioetan, eta Portu eta Sarasolak jasandakoa “tortura” izan zela ondorioztatu dute.


Gurean Gaur

Estrasburgon, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aho batez ebatzi du Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu zela, tratu txarrak eman zizkietelako eta horiek ikertu ez zituztelako. 50.000 euro ordaindu beharko dizkie Espainiak Porturi eta Sarasolari, kalte moralengatik; 30.000 Porturi eta 20.000 Sarasolari.

Gurean Gaur

EAEan egindako txostenaren antzera, EHUko Kriminologia Institutuak ere Nafarroan 1960tik 2014 urtera bitarte emandako tortura kasuen ikerlana abian jarri du Nafarroako Gobernuak. Madrilek auzitara jo du Foru gobernuaren erabakiaren aurka, baina Barkos lehendakariak berretsi du aurrera jarraituko dutela.


Gurean Gaur

Iruñean bisitatzeko aukera hilabete gehiagoz luzatu eta gero, herriz-herriko ibilbideari ekin dio erakusketak. Lehenengo geldialdia Lizarra izan da.

bannerra