Skip to main content

SASOI ONEAN: Mindfulness eta Bidazi kooperatiba


Atal berri honetan, Bidatz Villanueva lankidearen eskutik, gero eta ospe gehiago duen Mindfulness meditazio kontzientea ezagutuko dugu. Horrekin batera, Bidazi kooperatibaren lana ere gertutik jarraituko dugu.


Sasoi onean

Bidatz Villanuevaren eskutik, adineko emakumezkoen sexualitatea aztertuko dugu. Orain arte tabua izan den gai honi heltzeko, Isabel Pozueta sexologoaren laguntza izan dugu.


ELKARREKIN

Lohizune Amatriaren eskutik, boluntarioen lana ezagutu dugu beste behin ere. Kasu honetan, inklusio soziala bultzatzen duen Gurean euskal enpresa taldearekin. Bestalde, Berako su-hiltzaileekin egon gara.

ELKARREKIN

Arrazoi ezberdinengatik, badira euren jatorrizko familiarekin bizi ezin diren haur eta nerabeak. Errealitate gordin honetara gerturatuko gara. Horrekin batera, presoen egoeraz arduratzen den Salhaketa elkarteko Irati Jimenezekin egon gara.


Gurean Gaur

Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitu duen greba feministarekin bat egin du gehiengo sindikalak. ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaiak asteartean erregistratu zituzten egun horretako lanuzteetarako deiak Bilboko Lan Ordezkaritzan, eta gauza bera egin zuten biharamunean, Iruñean.

Lau orduko lanuzteak iragarri dituzte martxoaren 8rako, goizez eta arratsaldez egiteko: 11:00etatik 15:00etara, eta 18:00etatik 22:00etara. Enplegu grebaz gain, zaintza lanen, ikasketen eta kontsumo praktiken grebara ere deitu dute.

bannerra