Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
EH Bilduk "historikotzat" jo du ETAren agiria

2018-04-20

Koalizo soberanistaren mahai politikoak Arnaldo Otegik irakurritako adierazpena ebatzi du. Bertan, ETAk "eragindako kaltea eta sufrimendua" aitortu izana berri "on" eta gertakari "historikotzat" jo dute. Horrekin batera, bakea lortzeko "ekarpentzat" baloratu du EH Bilduk eta aurrerantzean ere koalizioak helburu hori lortzeko bidean "bere onena" emango duela azpimarratu du Otegik.

bideoaren irudia
"Gure historia osatzeko, gatazkaren atzeko gizon-emakumeen izenak jasotzen ari gara"

2018-04-20

Euskal Memoria fundazioak jaso du ibilbidearen Elkar saria eta fundazioak egiten duen transmisio lana nabarmendu du Elkarrek aitortza horrekin. Zehazki, burujabetza ahalegina eta transmisioan egindako lana nabarmendu ditu Elkarrek. Sariaren harira, Iñaki Egañarekin hitz egin dugu 2009an sortutako fundazioak egin duen eta egin asmo duen ibilbideaz.

bideoaren irudia
Koldo Mitxelena Kultur Gunearen eraberritze sakona

2018-04-19

2040 urtea mugarritzat hartuta, Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Gunea berrituko dute. Horrekin batera, Artekale saioan, Azkue Sarien banaketa, Jokoteknia, Maria Carro-ren artelanak, "Iruña molde femeninoan" argazki lehiaketa, "XIX. mendeko Euskal Herrira bidaia" erakusketa eta Negu Gorriak taldearen "Borreoak baditu milaka aurpegi" diskoaren 25. urteurrena hizpide izango ditugu.

bideoaren irudia
Productos Tubulares-eko langileek greba bertan behera utzi dute

2018-04-19

Enpresak Lan Erregulazio Txostena atzera bota ostean, beharginek 43 egun iraun dituen greba mugagabeari amaiera eman diote. Atzoko asanbladaren ostean, gaurko bozketan 288 langilek bat egin dute protestaren etetearekin. Langileen ordezkariak enpresarekin bilduko dira astelehenean.

bideoaren irudia
Osakidetzako langilegoaren kudeaketarekiko ezinegona azaldu dute sindikatuek

2018-04-19

“Emergentziak, negozizazioa orain”, lemapean Osakidetzako emergentzia langileak eta  ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuak elkarrateratzea egin dutea gaur Bilboko Osasun sailaren aurrean,  plantillaren gestio zerbitzu kudeaketarekin daukaten ezinegona salatzeko, eta Jaurlaritzari negoziazio prozesuari bultzada bat eman dezan erreklamatzeko.

Langileek azaldu dutenez, “ larrialdietako zuzendaritzak, erabaki desberdinak hartzen ari dira langilegoaren iritzia kontutan hartu barik , ezta sindikatuekin akordioarik hartu barik”.