Skip to main content

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoaren irudia
Spectorowskiren baieztapena: ETAren amaiera, maiatzeko lehen asteburuan

2018-04-19

Alberto Spektorowski HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideak adierazi du ETA erakundeak bere ibilbideari amaiera emango diola maiatzeko lehen asteburuan, "ez bada azken orduko ezustekorik". Hala, baieztatu egin du asteazkenean EITBk aurreratutako albistea.

Spektorowskiren esanetan, ETAren adierazpena "oso argia" izango da, eta "ez dio inori zalantzarik utziko" haren ibilbidearen bukaerari buruz.

Bien bitartean, Bake Bideak eta Foro Sozialak iragarri dute "ETAren desmobilizazio prozesuari buruzko datu garrantzitsuak" emango dituztela astelehen arratsaldean Baionan egingo duten prentsaurrekoan.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ez du adierazpenik egin nahi izan ETAren ibilbidearen amaierari buruz. Eusko Legebiltzarreko korridoreetan, kazetarien galderei erantzunez, esaldi bakarra eskaini dio gaiari.

Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Elkarbizitza zuzendari Jonan Fernandezek, berriz, adierazi du ETAren amaiera baieztatuko balitz, "albiste oso ona" litzatekeela.

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Maria Solanak nabarmendu du ETAren amaierak "behin betikoa, egiazkoa eta aldebakarrekoa" izan behar duela.

bideoaren irudia
EGUNEKOA: apirilaren 19ko albiste nagusiak

2018-04-19

Productos Tubulareseko langileek greba bertan behera uzteko hartutako erabakiari, Frantziako Gobernuaren erreformen aurka Angelun egindako protestei zein UEMAk eta .EUS fundazioak sinatutako hitzarmenari erreparatu diegu gizarte gaietan. ETA erakundearen amaiera maiatzeko lehen asteburuan etorriko denaren iragarpena eta Kuban Miguel Diaz-Canel presidente izendatu izana ere jaso ditugu. Baita kultura eta kirol arloko zenbait kontu ere.

bideoaren irudia
"Lan- bizi- herri duina, burujabetza ezkerretik", LAB-en aldarria maiatzaren 1-erako

2018-04-19

LAB sindikatuak agerraldia egin du gaur Bilbon Maiatzaren bateko mobilizazioak deitzeko. Lan- bizi- herri duina, burujabetza ezkerretik lelopean, manifestaldiak deitu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparralden.

bideoaren irudia
Liburutegiaren kontzeptua eguneratuta, sakonean eraldatuko dute Koldo Mitxelena

2018-04-19

Koldo Mitxelena Kulturgunea, 2.040. urtera begirako sakoneko eraberritze baten atarian dago.

Erabiltzaileari leku zabalagoa ematea, digitalizazioan aurrera egitea eta belaunaldien arteko bizikidetzan sakontzea hartu dituzte helburu, eta Bartzelonako lurraldeko liburutegi sarearen eraldaketaren arduradunen laguntza izan dute egitasmoa diseinatzen.

bideoaren irudia
Uxue Barkos: "Altsasukoa ez da terrorismoa"

2018-04-19

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak salatu du kode penala kode postalaren arabera ezarri dela Altsasuko auzian. Izan ere, Barkosek argudiatu duen bezala, espainiar legediak lurraldearekin lotuta definitzen du terrorismo delitua. Hortaz, Foru Gobernuak larunbateko manifestazioan izandako parte hartzearekin ez da alor judiziala presionatzen ari, justizia eta proportzionaltasuna eskatzen baino. 

bideoaren irudia
Apirilaren 29an, 21:00etan Oier Sanjurjo futbolaria

2018-04-19

Apirilaren 29an, 21:00etan Oier Sanjurjoren sukaldean sartuko gara. Aitzaki ederra futbolaz gain beste gai batzuen inguruan hitz egiteko.