Skip to main content
bannerra

Bideoteka

Bideotekan bilatu
bideoa prestatzen
Bilboko euskaltegi guztiak Euskaraldiaren bultzadarekin batu eta agenda partekatua atera dute

2018-10-18
Bilboko euskaltegi guztiak Euskaraldiaren bultzadarekin batu eta agenda partekatua atera dute. Agenda hau, bilbotar guztiontzat sortutako egutegi xume bat besterik ez dela eta Bilbon euskaraz bizitzeko hautua egin dutenentzat sortua eta euskaltegietatik sortutako euskarazko eskaintzaren erakusgarri izan nahi duela azpimarratu dute Azpimarratu duten bezala Urtetik urtera 8000 euskara ikasle inguru hurbiltzen dira Bilboko euskaltegietara, eta euskara irakatsi eta euskal munduari ateak irekitzen dizkioten eragileak izanik euskaraldian parte hartzea eta babesa erakustea beharrezkoa ikusi dute.
bideoa prestatzen
Gorka Armendariz: “Leihotikan” bizimodu bat da

2018-10-18
Urriaren 21ean, 21:00etan, Leihotikan musika taldeko abeslaria den Gorka Armendariz jarriko da sukaldari lanean. Bere burua lotsatitzat duen lagunak taldearen anekdota ezberdinak, lorpenak eta gerorako asmoak kontatuko dizkigu.
bideoa prestatzen
HNT-ri eskertza adierazi dio gehiengo politiko eta sindikalak, presoak eta biktimak erronka gisa zehaztuz

2018-10-17
Harremanetako Nazioarteko Taldeak (HNT) Euskal Herrian egindako lana bukatutzat eman ondoren, gehiengo politiko eta sindikalarekin batera, sinbolismoz beteriko ekitaldia egin dute Aieten. Bakebidea eta Foro Sozialeko ordezkariekin batera, Currin, Kendall edo Spektorowski bertan egon dira. Aurrera begirako erronken artean, presoen afera eta biktima guztien aitortza nabarmendu dituzte.
bideoa prestatzen
Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen aldeko elkartasuna Katalunian

2018-10-17
Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen aldeko elkartasuna agertu dute milaka lagunek Katalunian
bideoa prestatzen
NBAren denboaldi berria; Warriors nagusi, LeBron Lakers-en eta urteroko "showtime"-a

2018-10-17
NBA-ren denboraldi berria hasi da. LeBron James-ek Los Angeles Lakers-era joan da eta Golden State Warriors-ek urteetako bostekorik onena bildu du. Zein izango da Warriors-ei irabazteko gai? Horra hor aurtengo galdera.
bideoa prestatzen
Eider Rodriguezek bi literaturako Euskadi sari jasoko ditu aurten

2018-10-17
Urte berean birritan saritua izan den lehen idazlea da, euskarazko literturan eta euskarazko haur eta gazte literaturan jasoko ditu sariak, Bihotz handiegia eta Santa Familia lanengatik, hurrenez hurren. Berarekin batera, Kepa Altonaga, euskarazko saiakeran eta Irene Aldasoro, Itzuplengintzan, sarituko dituela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak gaur. Gaztelerazko literaturako saria Karmelo Iribarreni emango diote, Mientras me alejo lanagatik.